Sinopsia
Irlandar familia baten alaba zaharrena, Sharon Curley, haurdun gelditu da. Sahoron ezkonduta ez dagoenez, eta senargai formalik ez duenez, berri honen aurrean familiak modu ezberdinean jokatzen du. Egoera gehiago okertzeko, ez du esan nahi zein den aita. Hasieran Sharonen aita jarrera ulerkor batekin agertzen da, baina herriko etengabeko txutxu-muxuek gatazka garratza eta aldi berean parregarria sortaraziko dute.
Gaia
Maitasuna, aukerak, intolerantzia
Maitasuna. Alabaren eta etor daitekeen bilobaren kargu eginez haurdun dagoen alaba gaztearekiko gurasoen baldintzarikgabeko maitasuna adierazten du.
Aukerak. Norberak bere bizitzarekin zer egin nahi duen aukeratu ahal izateari buruz dihardu pelikulak.
Intolerantzia. Auzoan gazteak auzokideen aldetik jasaten duen intolerantzia dago presente pelikulan.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Ama gazteei buruz: Eskuragarri dagoen informazioa andana hor badago ere, zergatik dago nahigabeko aurdunaldirik?
· Erantzukizunari buruz: Zein harreman dago askatasuna eta erantzunkizunaren aurrean?
· Familiari buruz: zer eskatzen diogu familiari? Zer esan nahi du bere parte izatea?
…pelikula ikusi ondoren
· Azkenean zergatik ez doa Sharon etxetik? Zergatik aldatzen du aitak berekiko jarrera?
· Alabaren eta bere egoeraren aurrean gurasoek zein jokabide hartzen dute?
· Sharonen istorioa azaltzeko erabiltzen den humoreak zer iradokitzen dizu?
Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu