Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 120 min min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Michael Moore

Aktoreak:

Dokumentala

Produkzioa: Dog Eat Dog Films / Alliance Atlantis Communications

Bowling for Columbine

Izenburu originala: Bowling for Columbine

Sinopsia
Amerikaren indarkeriazko arimaren gaia lantzen duen dokumental goraipatua. Estatu Batuetan su armen eraginez zergatik hiltzen dira urtero 11.000 pertsona? Telebisio pantailatik ohiu egiten duten «buru hizlariek» edozerri botatzen die errua, Satandik bideojolasak arte. baina, ain ezberdina al dira Estatu Batuak beste herrialdeekiko? zerk ezberdintzen du besteekiko? zergatik dira Estatu batuak ainbeste indarkeriaren biktima eta sortzaile? «Bowling for Columbine» ez da armen salmentaren kontrolari buruzko pelikula, estatu batuen bihotz beldurtuari buruzko, eta konstituzioak babestutako arma izateko eskubidea duten 280 milioi estatubatuar zoriontsuri buruzko pelikula da. Indarkeriaren eta honek su armekin duen harreman zuzenaren ikerketa honetan pertsonaliate ugari azaltzen dira, beste askoren artean Charlon Heston, George W. Bush eta Marilyn Manson.

Gaia
Indarkeria, beldurra eta arrazakeria

Indarkeria. Estatu batuetako indarkeria eta honen oinarriak aztertzen ditu dokumentalak. Columbinen gertatutako erasoaren tragedia begiratuz hasten da, eta herrialdeko beste indarkeri adimideak jorratzen ditu gero.
Beldurra. Zintak aurre egite defentsibo eta biolentoaren jatorri den beldurraren kultura aurkezten du.
Arrazakeria. Filmak Estatu Batuetako razismoaren historia azaltzen digu, eta honek gizarte estatu batuarrean duen presentzia.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Indarkeriari buruz: Zerk egiten du gizakiak indarkeria erabiltzea?
· Beldurrari buruz: Nondik jaio da beldurra? Ze indar du bizitzan?
· Arrazakeria buruz: Zer da arrazakeria? Non dirau?

…pelikula ikusi ondoren

· Armen alde dauden elkarrizketatuek zergatik defendatzen dute arma bat izateko eskubidea? Non gelditzen da defentsa eta erasoaren arteko marra, maila pertsonal eta sozialean?
· Zein arreman du indarkeriak eta beldurrak? Gure beldurrekin aurreez egitego zer egiten dugu?
· Zergatik erabil dezake gizakiak egoera jakin batean indarkeria muturreko modu ulergaitzean?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top