Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1982

Iraupena: 112 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Ridley Scott

Aktoreak:

Harrison Ford,  Sean Young, Rutger Hauer, Daryl Hannah, Edward James Olmos, Joanna Cassidy, Brion James,  Joe Turkel, Edward James Olmos, William Sanderson, M. Emmet Walsh, Joe Turkel, James Hong, Hy Pyke, Morgan Paull, J. Edward Allen, Kevin Thompson III

Produkzioa: Warner Bros Pictures

Blade Runner

Izenburu originala: Blade Runner

Sinopsia
Los Angeles. XXI. mendearen hasieran gizakiek mehatxu berri bati egin beharko diote aurre, sortu dituzten izakiei. Nexus 6 izeneko robot ia perfektuak dira, injenieritza genetiko oso aurreratuaren emaitza, eta lan arriskutsuetarako eta Lurretik kanpoko kolonietan esklabu bezala erabiltzen direnak. Sortzaile informatikoen kontrako matxinada hasiko dute. Horietako lau robot euren programatzaileak hiltzeko asmoz bueltatuko dira Lurrera. Robot horiek akabatzeko poliziak Deckard blade runner espezialista kontratuko du. Dena korapilatu egingo da Deckard izaki horiek eta gizakiak oso hurbil daudela konturatzen denean, eta beren delitu bakarra, hil egingo direla ohartuta, hori saihesteko nahia dela ulertzen duenean.

Gaiak
Giza izaera, heriotza eta etika

Giza izaera. Filmak giza izaeraren inguruko gogoeta egiten du. Gizaki izateak zer esan nahi duen erantzun ezinezko galderari erantzuna ematen saiatzen da gogoeta hori.
Heriotza. Bizitzaren errealitatean betiereko ez izatearen pisua deskribatzen du istorioak. Heriotzak bizitzari ikuspegi berria ematen dio bizitza esperientzia bakar eta errepikaezin bezala ulertzea dakarrelako berarekin.
Etika. Etikaren eta bizitzaz jabetzeko eta hori kontrolatzeko gizakiaren gaitasun sortzailearen arteko harremana islatzen du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gizakiaren inguruan: Zer esan nahi du gizaki izateak? Zer gizatiartzen gaitu eta zerk ez? Gizatasunaren erakuslea al da enpatia? Zergatik?
· Heriotzaren inguruan: Heriotzaren errealitateak gure bizitza aldatzen al du? Zergatik?
· Askatasunaren inguruan: Zertan oinarritzen dugu gure askatasuna? Askeak al gara?

…pelikularen ondoren

· “Aizu, Voight Kampff-en test hori, egin al diozu inoiz zeure buruari?”. Rachel-en galdera horrek Deckard-engan gizakia ote deneko zalatza sorrarazten du. Deckard erreplikantea da ala ez? Zergatik? Zer ondorio dakar filmeko heroia erreplikantea izateak?
· Zer esan nahi du Tyrell-en eta Sebastian-en arteko xake-partidak? Eta zenbait eszenatan agertzen diren irudi origamiak?
· “Zuek sinestuko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut. (…) Une hauek guztiak galdu egingo dira malkoak euri artean bezala. Hiltzeko ordua da.” Zer esan nahi dute Roy-ren hitz hauek?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top