Sinopsia
Willy C. jaioterrira itzuli da, Ingalaterra Berriko herri txiki batera, institutuko graduazioaren hamargarren urteurrena ospatzeko prestatu duten festara joateko. Etxera itzultzeko benetako arrazoia, ordea, bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzen lagunduko dioten erantzunak aurkitzea da. Bertan betiko lagunak topatzen ditu. Gauza asko aldatu dira, baina oraindik ere badituzte beste zenbait komunean. Esaterako, konpromisoari, maitasunari eta etorkizunari dioten beldurra. Beren bizitzak nahasiak daude, eta erlazio sentimental gatazkatsu samarrak dituzte. Horientzat guztientzat beren ametsek eta beldurrek bere horretan diraute.
Gaia
Aukerak, helduaroa eta beldurrak
Aukerak: Bizitzak aukeraz beteriko mundua izateari uzten dion momentua deskribatzen du pelikulak. Erabakiek zentzu berria hartzen dute: hautatutakoa ez beste aukera guztiak baztertzea.
Helduaroa: Historiak nerabezaro-ondoko eta helduaroaren arteko tentsioa kontatzen du. Bizitzako kapiltulu bat isten duen nostalgiaz eta nahasketaz beteriko aldia.
Beldurrak: Gaztetasuneko ametsak eta itxaropenak gordetzeko eta horiek errealitatearekin bat egiteko prozesuak sorrarazten dituen beldurrak ageri dira filmean.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Bizitzari buruz: Zer espero dugu bizitzarengandik? Zer suposatzen da egin behar dugula horrekin?
· Ametsei buruz: Zein da bizitzea espero dugun bizitza? Eta ez bada hala gertatzen?
· Erabakiei buruz: Zergatik ematen du beldurra erabakiak hartzeak? Erabakitzerakoan zer bilatzen dugu: ziurtasuna, bermeak, asmatzea?
…pelikula ikusi ondoren
· Zer gertatzen zaie Willy C.-ri, Tom-i eta eta Paul-i beren bikotekideekin? Zergatik diote beldurra konpromisoari?
· Zerk bultzatzen ditu aldatzera? Zergatik eta nola hartzen dituzte erabakiak?
· «Nahi dudan gauza bakarra zer edo zer polita izatea da»; «Ez naiz izango nintzena pentsatzen nuena» diote Willy C.-k eta Tom-ek. Zer gertatzen da gaztetasuneko ametsekin eta itxaropenekin? Nola eutsi horiei?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu