Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2022

Iraupena: 137 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Rodrigo Sorogoyen

Aktoreak: Marina Foïs, Denis Ménochet, Luis Zahera, Diego Anido, Marie Colomb, Luisa Merelas, Xavier Estévez. Gonzalo García, Federico Pérez, Javier Varela

Produkzioa: Arcadia Motion Pictures, Caballo Films, Cronos Entertainment AIE, Le Pacte, RTVE, Movistar Plus+, Canal+, Cine+

As bestas

Izenburu originala: As bestas

Sinopsia
Antoine eta Olga bikote frantsesak urteak daramatzate Galiziako barnealdeko herrixka batean bizitzen. Lasai bizi dira han, baina herritarrekin duten elkarbizitza ez da nahi bezain idilikoa. Anta anaiekin gatazka izanez gero, tentsikoa haziko da herrixkan, itzulerarik gabeko puntu batera iritsi arte. 

Gaiak: elkarbizitza, justizia, xenofobia

  • Elkarbizitza. Antoine eta Olgak herrian urte askoz bizi arren, bertakoek ez diete onespenik eskaintzen. Izan ere, proiektu aeolikoa ez onartzeak herritarrek haiekiko duten gorrotoa gero eta handiagoa da. Haien bizilagunak, Loren eta Xan anaiak, etsai nagusiak dira. Gainera, gatazkak eta liskarrak gero eta bortitzagoak dira, Antoinek egoera konpontzeko ahaleginak egin arren. 
  • Justizia. Loren eta Xan anaiak arazoari ematen dioten konponbidea ez da bidezkoa. Olgak justizia nahi du haren senarraren duintasuna babesteko eta leporatzeko. Honen arira, herriko poliziek ez dute asko laguntzen eta Mariek (bere alaba) ihes egitea proposatzen dio. 
  • Xenofobia. Frantsesa izateagatik hainbat irain, mespretxu eta mehatxu jasaten ditu Antoinek. Egoera salatzeko bideokamaraz baliatzen da protagonista eta horri esker, bazterketa eta mespretxu eszena guztiak grabatzen ditu, gerora erabilgarriak izango direnak. Gorrotoa bereziki bizilagunengandik jasotzen du, baina herriko beste batzuek ere haien jatorria behin eta berriro gogorarazten die.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik

  • Elkarbizitzari buruz: zer da elkarbizitza? Nolakoa da gaur egun? Zerk jartzen du kolokan? 
  • Justiziari buruz: zer lortzen dugu justiziaren bitartez? Nork hartzen ditu ongiaren eta gaizkiaren erabakiak? Norren esku dago justizia bermatzea?
  • Xenofobiari buruz: zer da xenofobia? Ze ezberdintasuna dago arrazakeria eta xenofobiaren artean? Nola eragiten du giza eskubide eta duintasunaren bermaketan? 

… pelikularen ondoren 

  • Nolakoa da herria? Gaur egungo ze arazo islatzen ditu? Zer egin nahi dute Antoinek eta Olgak herrixkan? Zergatik? Nola ikusten dute gainontzeko herritarrek? Zer proposatzen die Rafaelek Olga eta Antoineri? Zergatik? Nola lortzen du Antoinek Xan eta Lorenekin hitz egitea? Zein da bakoitzaren jarrera? Zer behar dute bakoitzak (Xan eta Antoine) gatazka konpontzeko? Ze konponbide emango zenieke?
  • Antoinek jasaten zuen jazarpena begi bistakoa zen. Zergatik ez zion inork laguntzen edo babesten? Zer gertatzen zaio Antoineri? Nortzuk dira amaiera horren erantzule?  Zein da Olgaren jarrera Antoine bizirik zegoenean? Eta ondoren? “Si te quedas es porque no aceptas la realidad” esaten dio Mariek bere amari. Zergatik? Zer nahi du alde bakoitzak? Zein da herrixkako polizien jarrera Antoinen hilketa ikertzerakoan? Zein da Anat anaien amaren erantzuna bere semeak kartzelara joango direla jakiten duenean? Zer esaten dio Olgak? Zergatik?
  • Nolakoa da Olgaren eta, batez ere, Antoinen harremana herritarrekin? Ze irain edo mespretxu jasaten dituzte? (Jarri adibide pare bat). “Tal vez hay que vivirlo para entenderlo” esaten dio amak alabari. Zergatik? Ze lotura du hasierako eszenak istorioarekin?
Scroll to Top