Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2019

Iraupena: 90 min.

Herrialdea: EEUU

Zuzendaritza: Kenny Leon

Aktoreak: Kerry Washington, Steven Pasquale, Jeremy Jordan, Eugene Lee

Produkzioa: Netflix, Simpson Street

American son

Izenburu originala: American son

Sinopsia
Goizaldeko 3:00ak dira, Floridako hegoaldean. Gau euritsu batean, Kendra Elis-Connor komisaldegi bateko itxarongelan paseatzen ari da. Semea desagertu egin da, eta inork ez dio erantzunik ematen haren galderei. Aurreritzi inkontzienteak, ikuspuntu ezberdinak eta senar ohiarekin oso harreman tirabiratsua ditu aurrean. Semeari zer gertatu zaion jakin nahi du. 

Gaiak: arrazakeria, diskriminazioa, familia

  • Arrazakeria. Estatu Batuetan arrazakeri-kasu baten islada da filma. Izan ere, pertsonaien jarrerak eta hitzek lotura estua dute arrazakeriarekin. Filmeko elkarrizketa guztiak aurreiritziz josiak daude. Izan ere, hain errotuta dauden ustezko ideia hauek pertsonengandik geroz eta gehiago urruntzen gaituzte. 
  • Diskriminazioa. Arrazakeriagatik jasaten duten diskrimanazioa begi bistakoa da, gidoia pertsona beltzek jasaten duten jazarpenari buruz doa. Egoera hori salatzen du amak bereziki. Aldiz, gainontzeko pertsonaiak txuriak direnez, ez diote hainbesteko garrantzirik ematen, haien buruak babesten dituzte baizik. Bestalde, aipatzekoa da emakume eta gizonen arteko diskriminazioa ere ematen dela filmean zehar. Indarkeria ere filmeko gai garrantzitsu bat da. 
  • Familia. Jamalen gurasoek ikuspuntu eta itxaropen ezberdinak dauzkate haien semearengan. Honek, eragin zuzena dauka Jamalengan eta bikotearengan, familia desestrukturatua bihurtuz eta Jamalen identitate-sorkuntzan oztopoa bilakatuz. 

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik

  • Arrazakeriari buruz: zer da arrazakeria? Zer kolektiboek jasaten dute arrazakeria? Eta zeintzuk ez?
  • Diskriminazioari buruz: zer da diskriminazioa? Aurreiritziek eragina daukate? Eragin positiborik daukate? Zergatik mantentzen dira gaur egun?
  • Familiari buruz:  Zer da familia? Zer da familia normatibo bat? Zer gertatzen da horrelakoak ez direnekin? 

… pelikularen ondoren 

  • Zer esan nahi du Kendrak (amak) Pauleri (poliziari) hau esaterakoan?: “ba al duzu seme-alaba beltzarik?” Nork du beldur gehiago egoera honen aurrean? Zergatik? Zer esan nahi du esaldi honek?: “la raza personificada”. Filmean, behin eta berriro esaten dute polizia grabatzea pertsona beltzen defentsa tresna bakarra dela, zergatik? 
  • Poliziak amari Jamalari buruzko galderak egiten dizkio. Zentzuzkoak dira galdetzen diona? Etikoa da? Zergatik? Kendra komunera joaterakoan errealitate batekin kolpe egiten du. Zer aurkitzen du komunean? Zeren islada da? Zein da poliziaren jarrera amaren aurrean? Eta aitaren aurrean? Zergatik? “Para nosotros no hay ningún sueño americano”. Zer da “amets amerikarra”? Zer esan nahi du poliziak esaldi honekin?
  • Nolakoa da Scott (aita) eta Kendraren harremana? Gurasoen tirabirek zertan eragiten diote Jamaleri? Aita eta amaren ardura berdina izan da haien semearen hezkuntzan?
Scroll to Top