Baketikek eta San Telmo Museoak irailan ekingo diote berriro Giza Eskububideen 70. urteurreneko hitzaldiei

2018an 70 urte betetzen dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zenetik. Data historiko hau gogoan, Baketikek eta San Telmo Museoak hitzaldi-ziklo bati hasiera eman zioten ekainean (irakurri kronikak hemen eta hemen), esparru horretan lan egiten duten beste euskal erakundeekin lankidetzan: SOS Arrazakeria, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedra, Hegoa EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua, Argituz Giza Eskubideen aldeko elkartea, Amnistia Internazionala, Saramago Fundazioa eta CEAR Euskadi.

Zikloak irailean jarraituko du, hitzaldi eta mahai-inguru banarekin.
Ekitaldiak 2018ko ekainetik abendura egingo dira Donostiako San Telmo Museoan. Sarrera librea izango da tokiak bete arte:

Irailak 11, 19:00 · Gaztelaniaz

Pertsonen Betebeharren Gutun Unibertsala

Pilar del Rio, kazetaria. Saramago Fundazioko presidentea. Pertsonen betebeharren Gutun Unibertsala ekimenaren sustatzailea.
Moderatzailea: Arantxa Urretabizkaia

Irailak 18,  19:00 · Gaztelaniaz

Giza Eskubideen defendatzaileak

Danelly Estupiñan, Kolonbiako Komunitate Beltzen Prozesuko kidea
Nohemi Esther Perez Borjas, Hondurasko Atxilotu-Desagertuen senideen Batzordeko kidea COFADEH
Veronica Alvarez Garcia, CEAR Euskadi

Informazio gehiago:
https://mailchi.mp/baketik/giza-eskubideen-zikloa-iraileko-programazioa-ciclo-derechos-humanos-programacin-de-septiembre

Scroll to Top