BAKETIK-EK BERE GAIN HARTZEN DU ESTATUKO MENTORETZA SOZIALAREN KOORDINAKUNDEAREN LEHENDAKARITZA

Mentoretza Sozialaren Koordinakundea (CMS) Estatu osoko erakundeek osatzen dugu, eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako mentoretza-proiektuak garatzen ditugu (horregatik  gehitzen diogu beti “abizen” soziala). Sare gisa, Koordinakundeak kalitatezko mentoretza sustatzen du gizartea eraldatzeko eta desberdintasunak murrizteko, metodologiaren funtsa betetzen dela eta sare sozialak indartzea eta diskriminazioen aurka borrokatzea ahalbidetzen duela bermatuz.

Aurten, Baketik-etik urrats bat gehiago eman dugu mentoetza sozialarekin eta sarearekin dugun konpromisoan: joan den maiatzaren 31n Bartzelonan egin zuen urteko batzarrean, Mentoretza Sozialaren Koordinakundeak Zuzendaritza Batzorde berria aukeratu du. Maider Marañak, Baketik-eko zuzendariak, presidentzia hartu du eta Associació Punt de Referència (Marina Montoya), Universitat de Girona (Jèssica López), AFEV (Joke Aerts) eta Fundació Camins (Sara Ballester) elkarteekin partekatu du zuzendaritza.

Keinu horrekin, Baketik-ek aurrerapauso bat eman du Koordinakundearen parte izateko apustu irmoan, sarean lan egiteak mentoretzaren eragina eta errekonozimendua tresna eraldatzaile gisa indartzen duelakoan. Mentoretza sozialak onarpen instituzional eta sozial handiagoa behar du, eta sarean lan egiteak ahots kolektiboa indartzen du, politika publikoetan eragiteko eta mentoretza inklusiorako eta ekitaterako estrategia gako gisa kokatzeko.

Benetan uste dugu mentoretza soziala oso metodologia ona dela, baina kalitate-estandarrak eta jardunbide egokiak behar dituela, bere logika ondo ulertzeko eta inplementazio ona bermatzeko. Eta sare-lan horrek aukera ematen digu proiektu horien guztien egunerokoan gaudenon artean metodoak, tresnak, zalantzak eta ikaskuntzak partekatzeko.

Koordinakundean eman ditugun urteek are kementsuago egin gaituzte, mentoretza sozialak indarra irabazten duela sinetsita sarean eraikitzen denean. CMSren parte izateak aukera ematen digu tresna eraldatzaile hori profesionalizatu, anplifikatu eta babesteko, inklusio, kohesio eta ekitate politika sozialetan funtsezko ardatz gisa kokatuz. Lehendakaritzaren erronka berri honek sareko lan honekin dugun konpromisoa erakusten du.

Scroll to Top