baikortasunerako egiaztapenak

Egungo eszenategi politiko-sozialak frustrazio kutsua du bake prozesuari dagokionez, zenbait pertsonentzat beren espektatibak ez direlako betetzen ari. Frustrazio hau arerio politikoan proiektatzen da, kexak gurutzatuz eta, ondorioz, jarreren hurbilpena zailduz.

Aldi berean, hasi berri dugun ikasturte politikoa hurrengo udaberriko hauteskundeengatik baldintzatua egongo da neurri handi batean, alderdi politikoen arteko akordioak baino gehiago desberdintasunak bilatzea bultzatuko delako botuen bila.

Eszenategi honen aurrean, Baketik-ek gaur ikuspegi desberdin bat partekatu nahi du jendaurrean baikortasunerako hiru egiaztapenetan oinarritua.

·Lehendabiziko egiaztapena. Gizarteak bere gain hartu du aukeren garai berri batean gaudela. ETAk behin betiko su-etena adierazi zuenetik, pertsonak, bakoitzaren sentikortasun politikoa edozein dela ere, beren egunerokotasunean garai berria bizitzen ari garela begiztatzen dute indarkeria-hamarkadetan bizitakoarekin alderatuz. 2011tik, pertzepzio hau gizartean sartzen eta sendotzen joan da. Gaur egun onartua dago itxaropenaren eta aukera errealen garai berri batean gaudela ETAren indarkeriarik gabeko baketik haratago joateko eta galdutako bizikidetza soziala berreskuratzeko.

·Bigarren egiaztapena. Diskurtso etikoaren aurrerakada. Indarkeriaren amaierak etikoki bizitzeko gizartearen gehiengoaren borondatea azaleratzea ahalbidetu du. Indarkeria babestea hondar-balioa du eta helburu bat defenditzeko duintasuna bortxatzea, helburua zilegia bada ere, onartezinatzat jotzen da. Akordiorako eta elkar ulertzerako oztopoak bistakoak dira baina ez da gutxiago diskurtso etikoaren aurrerakada bat eman izana, azkenik funtsezkoa delako eta izango delako helburu haiek erdiesteko.

·Hirugarren egiaztapena. Herri mailan abiatutako prozesuak. Herri mailako eremu politikotik eta kasu gehienetan adostuta, nolanahikoa ez den udalerri kopuru batean, gizarteak parte hartzeko prozesuak zabaldu dira bizikidetza berreskuratzeko asmoz.

Prozesu hauen babesean, geroz eta pertsona gehiagok hartzen dute parte eta agertzen dute interesa elkarrizketarako eremuak eratzeko errespetuan oinarrituz. Herri mailako prozesu horiek, neurri handi batean, ez dira komunikabideetan agertzen eta, hala ere, elkarrizketa eta pertsona desberdinen arteko topaketa gerta daitekeenaren adibide dira.

Baina baikortasunerako hiru egiaztapen hauen sendotzea ez da nahikoa. Etorkizunean bizikidetza erabat berreskuratzeak konpromiso pertsonal, politiko eta sozial sendoa eskatzen jarraitzen du orainean.

Baketik

Scroll to Top