Ane eta Hassanen istorioak ez dira hemen amaitzen. Istorio irekiak dira, eta guztion artean idazten dugu haien amaiera. Elkar gurutzatzen eta aberasten gaituzten bizitzak. Ispilu horietan, desberdintasunak baino antzekotasun gehiago ikus ditzakegu.
Bi bizitza istorio. Bi istorio paralelo, urrunekoak eta, aldi berean, hain hurbilekoak. Bi gainditze-istorio bai, baina oso abiapuntu desberdinarekin. Hassanen istorioa benetako gertakarietan oinarrituta dago, baina, tamalez, kasu askotan ezin da istorio arrakastatsuez hitz egin. Zailtasunak asko dira eta babesik gabe gaindiezinak. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela gutako bakoitzak gure harri-koskorra ematea, pertsona guztientzako aukera-berdintasuna bermatuko duen gizarte inklusiboa eraikitzeko. Gazte migratzaileek beren bizi-proiektua garatzeko aukera ematen duen gizartea. Nola? Adibidez, gutako bakoitzak diskurtso konstruktibo baten alde egin dezakegu, zurrumurrurik ez zabaldu eta, horrela, gure ingurunean pertsona horiekiko begiradaren aldaketa sustatu, estereotipoetatik eta aurreiritzietatik ihesi. Aukera-berdintasuna errealitate bat izatea gure esku ere badago.