Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko

Egilea: Baketik

Lan handia ematen digu sufrimenduak; asko sufriarazten digu sufrimenduak. Bizitzaren eta elkarbizitzaren ezinbesteko osagaia eta baldintzatzailea dugu, eta, askotan, ezjakin eta ezgai sentitzen gara haren aurrean.  Alabaina, ez da askorik hitz egiten sufrimenduaz, edo azaletik hitz egiten da, eta ez zaigu erakusten, inondik ere, hari aurre egiten edo harekin bizitzen.

Scroll to Top