Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Boluntariotzan edo elkartasunean norberaren konpromisoa nola hobetu

Gizakia hobetzeko eta bere egoera berreraikitzeko gai da. Alabaina, gizakiaren arazo handienetako bat hau da: izugarrizko trebezia du bere buruari tranpa egiteko eta gezurra esateko bere buruaz eta egoeraz. Hobetzeko eta bere burua engainatzeko gaitasun handieneko eremuetako bat borondatezko lanarena eta elkartasunarena ditu gizakiak. Borondatezko lanaz edo elkartasunaz mintzo garela, ez gara ari konpromiso antolatuaz edo kolektiboaz bakarrik; beharrean daudenei laguntzeko norberaren konpromisoa (edo anonimoa) ere hor dago.

Scroll to Top