Baketik-ek haurrentzako BIR-BIR-BIRNATURALIZATU antzezlana sortu du 2023an, 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzako, arte eszenikoen bidez 2030 Agenda ezagutu eta bereganatzeko. Eskolan edo aisialdiko taldeetan eta antzekoetan erabili eta eszenifikatzeko sortu da, eta Euskadiko irakasle eta eragile eta gizarte, hezkuntza eta kultura erakundeen artean banatu da.
Baketik-ek eskuragarri du antzezlana hezkuntza edo antzerki taldeetan erabiltzeko . Horrez gain, antzerkia lantzeko bidelaguntza ere eskaintzen du. Jarri harremanetan gurekin gehiago jakiteko.
ARGUMENTUA
Gela bateko ikasleak dira protagonistak. Ia denek dute sekretu bat, eta inork ikusten ez dituenean, diren bezala agertzen dira. Herriko Udalak udal-kudeaketan parte hartzeko aukera zabaldu die herritarrei, etorkizunean uholdeak saihesteko proposamenak jasotzeko. Hori dela eta, Ikerren aitak proiektu handi bat aurkeztu du: udalerriaren mendeurreneko zubia bota eta zubi berri eta moderno bat eraiki. Eskolak, bestalde, kanpaina bat sustatzen du ikasleen artean, alternatiba iraunkorragoak formulatzeko.