Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Egilea: Baketik

Berrikuntza boladan dago eta, Baketik-en iritziz, berraztertzea behar du. Gaur egun eragingarria den edozein aldaketa jotzen da berrikuntzatzat. Eragingarritasun-agindu ausartegia da. Litekeena da «hipoteka zaborrak» horrelako berrikuntza baten ondorio izatea. Bizizikasi pedagogiaren ustez, eragingarriagoa da eragingarria bakarrik izaten ez saiatzea. Berrikuntzak helburu prosoziala eta oinarri etikoak behar ditu.

Scroll to Top