Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

berradiskidetzerako «2011 indargunea»

Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko oinarri-proposamena
Egilea: Baketik

Bost urterako aurreikusten den ekimena da eta geure gizartean bizikidetzaren adiskidetzeari eta berradiskidetzeari lagundu nahi dion txostena urtarrilero zabaltzea izango da bere helburua. Urteroko adierazpen bakoitzak berradiskidetzearekin lotutako gairen bat azpimarratuko du.

Deskargatu hemen PDFn

Scroll to Top