Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

ADISKIDETZEA

BIZIKIDETZA BAKE-BIDEAN JARRI: NORBANAKOAREN ZEIN GIZARTEAREN ZEREGINA
Egilea: Baketik

Argitalpen honen  helburua errekontziliazio-prozesu baten edukiari eta ibilbideari buruzko oinarrizko ideia adosten laguntzea da. Hiru ataletan egituratua dago: (1) Giza izaera. Pertsona eta gatazkak; (2) Sufrimendua. Biktimizazioa eta biktimak; eta (3) Errekontziliazioa. Oinarri etikoak.

Scroll to Top