Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

«2021 INDARGUNEA» BIZIKIDETZA ETA BERRADISKIDETZE KULTURA BERRI BATERAKO

Artea eta sormena, gogoeta egiteko

2021 honetan Baketik-ek artearen eta sormenaren ahalmena nabarmendu nahi izan du, kaltetutako gizarte ehun hori lehengoratzeko mekanismo gisa. Izan ere, sormenari esker, giza eskubideen urraketen eta indarkeriaren inguruko bizipenak, pentsamenduak eta emozioak islatu dituzten hainbat arte-adierazpen sortu ahal izan dira. Banakako sormen horrek bidea ireki dio gizarte-eraldaketari, gizarte-hausnarketa bultzatuz (eta galdera berriak sortzen dizkigu: nola ezkontzen dira sorkuntza-askatasuna eta giza eskubideekiko leialtasuna?). Adierazpen artistikoetan oinarritutako memoria-prozesuak eraldaketa sozial horren adibide dira.

Jaitsi hemen PDFn

Scroll to Top