Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

«2020 INDARGUNEA» BIZIKIDETZA ETA BERRADISKIDETZE KULTURA BERRI BATERAKO

2020. urtea hasi berria dela, adiskidetzearen kontzeptura itzultzea erabaki dugu (edo, nahiago bada, harremanak berregin edo konpontzearen gaira), ikuspegi lokal batetik betiere, funtsezkotzat jotzen dugun esparru horretan egindako aurrerapenak eta ikasitakoa aprobetxatzeko eta lan-esparru on bat sortzeko, indarkeriaren eta polarizazioaren ziklo luzeak eragindako ehun soziala berreraiki nahian.

Jaitsi hemen PDFn

Scroll to Top