Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

«2019 INDARGUNEA» BIZIKIDETZA- ETA BERRADISKIDETZE-KULTURA BERRI BATERAKO

2018. urtean, “Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala” egin zeneko 70. urteurrena ospatu zen, eta haren egoerari, kontraesanei eta potentzialtasunari buruzko gogoeta egitea izan zen indargunearen muina. Gogoeta Giza Eskubideei buruzko hitzaldi ziklo batera eraman zen. Zikloa Baketikek eta San Telmo Museoak antolatu zuten, elkarrekin, urte guztian zehar. Hori horrela, 2019ko Indarguneak zubi-lana egin nahi du 2018ko Indargunearen eta hitzaldietan ikasi genuenaren artean, helburu garbi batekin: gaur egun Giza Eskubideen egoerari, kontraesanei eta potentzialtasunari buruzko zenbait konklusio ateratzea.

Jaitsi hemen PDFn

Scroll to Top