2017an, Indarguneak elkartasunaren inguruan hausnartu nahi du. Sufrimendu bidegabeen eta giza-duintasunaren balorearen gainbehera orokortuaren testuinguruan, horiekiko elkartasuna eta konpromiso pertsonal nahiz kolektiboa
ezinbesteko bihurtzen da. Elkartasunak, ordea, gure giza ahalmen hoberenei bide ematen dien bezala, gure mugen arlorik sentikorrenak ere ukitzen ditu: protagonismo gosea, onak izatearen itxura ematea, geure interesen asebetetzea… Gutxienez bi arrisku dakartza gai honek: gure giza-izatetik enpatia eta elkartasuna errotik ateratzea, pertsona orok duen zerbait izanik ere, gaurkoa bezalako garaietan zerbait astuna bihurtzen baita; eta elkartasuna geure interes eta itxaropenei erantzuteko tresna bat gehiago bilakatzea.