Bake prozesuan euskal gizartearen parte-hartzearekiko gogoeta eta konpromisoa bultzatu nahi ditu 2015 indarguneak, uste sendo batetik abiatuta: bake prozesua sendotzeko funtsezko energia eskaini dezakeela gizarteak.
Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.