Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

«2014 INDARGUNEA» BIZIKIDETZA- ETA BERRADISKIDETZE-KULTURA BERRI BATERAKO

Humanizazioa. Elkargune eraikitzailea
Egilea: Baketik

2014 Indarguneak aurten bereziki azpimarratu nahi dugun lehentasun batean jarriko du arreta, humanizazio-konpromisoa onartzeko eta partekatzeko funtsezko garrantzian. Hamarkadetan gure gizarteak gatazka suntsitzaile eta bortitza bizi ondoren, funtsezkoa da bizikidetza bultzatuko duen prozesu baten alde lan egitea non etikak eta demokraziak kudeatuko dituzten desberdintasun guztiak.

Deskargatu PDFn hemen

Scroll to Top