2014 indargunea (4)<br />Ondorio gisa

1. Humanizazioa gaur eta hemen bi lehentasun dituen konpromiso eraikitzailea da: alde batetik, sufrimendu pertsonalak eta kolektiboak murriztea; eta, bestetik, harreman pertsonalak, sozialak eta politikoak berriz osatzea. Bere abiapuntua giza duintasunaren balio gorena da, bere ibilgailua eskuzabaltasuna da eta bere xedea bizikidetzaren berradiskidetzea da.

2. Humanizazioa, beraz, hau jakitea baino ez da: “sufrimenduak murriztea eta harremanak berriz osatzea edozein interes alderdikoi baino balio handiagoa duen lehentasuna da”. Euskal bake- eta bizikidetza-prozesuan parte hartzen duten aktore guztiak humanizazio-konpromisoan elkargune eraikitzaile bat bilatzera gonbidatzen ditugu. Bereziki, humanizazio-akordio soziala eta politikoa bultzatzeko prozesuaren buru izatea eskatzen diegu alderdiei eta instituzioei.

Scroll to Top