2014 indargunea (3)<br>Konpromisoak

·…giza duintasunarekin. Inork ez digu bermatzen besteen iritziak eta ideiak alda ditzakegunik, hala nahi badugu ere. Aldiz, gizon eta emakume askeak izateko gaitasunak guztia geure alde jartzen du, nahi izanez gero, geure jarrerak alda ditzagun. “Bestea” etsai bezala ikusteari uztea eta pareko bezala ikustea da humanizazioa, biak berdinak giza duintasunean.
·…biktimen guztienganako enpatiarekin. Humanizazioak enpatiaren beharra dauka ez bakarrik bestearen lekuan jartzeko gaitasun gisa ulertua, haruntzago joan eta besteengatik kezkatzeko eta arduratzeko baizik. Horretarako, beharrezkoa da gehien sufritu duten pertsonenganako errespetutik entzutea eta sufrimendu horretaz jabetzea.
·…eskuzabaltasunarekin. Humanizazio eraikitzaileak eskuzabaltasun handia behar du. Horrek esan nahi du pertsona erdian kokatzea, geure nagusien sufrimenduan eta beren bake-beharrean pentsatzea, etorkizuneko belaunaldietan eta utzi nahi diegun horretan pentsatzea. Azken finean, interes orokorra ikuspegi alderdikoiaren gainetik jartzea, bizikidetzaren guztien ongia irain edo min partikularraren gainetik.
·…espetxe-legediaren etikarekin. Espetxe-politikaren berreziketarako eta bergizarteratzeko betebeharra, eta baita preso dauden pertsonez arduratzen diren beste legezko aginduak ere, ez betetzeak deshumanizazio-tresna bilakatzen dute politika hori. Hala ere, legaltasunaren interpretazio etikoak bere potentzial humanizatzaile guztia garatzea ahalbidetuko luke.
·…aldebakartasunarekin. Norbanakoen askatasunari interpelazio zuzena da humanizazioa, aldebakartasunez erabakitzeko zer den nik egin dezakedan hori, txikia izan arren, gauzak hobetzeko. Gaurko jarrerak aldatzeko emango diren urrats ausartak izango dira bihar zatiketa-testuinguru batetik bizikidetza berradiskidetu batera pasatzea ahalbidetuko duen indar eragilea sortuko dutenak.

·Zein neurritan lagun diezaiokete konpromiso hauek humanizazioari? Zein gehiago beharko lirateke? Besteren bat bururatzen zaizu?

Scroll to Top