Abian da Mundubat eta Martín Etxearekin lankidetzan sortutako doako ikastaro berria: Giza Eskubideen Defendatzaileak eta haien Babesa. Ikastaro horri esker, Giza Eskubideen defendatzaileen errealitatera hurbildu ahal izango zara, mundu zein Euskadi mailan. Horretarako, zuzeneko online saioak eta zure erritmoan egin ahal izango dituzun banakako materialak eta lanak konbinatu ahalko dituzu.
Ikastaro hau bereziki pertsona boluntarioei eta defendatzaileekin harremanetan lan egiten duten hirugarren sektoreko profesionalei zuzenduta dago. Era berean, defendatzaileen irudiari eta haien babesari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu nahi dituzten publiko orokorreko pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Kontuan izan kurtsoa gazteleraz izango dela.
Izena emateko epea urtarrilaren 20an itxiko da, konfirmazioa beranduenez 22an jaso ahal izateko.
Ikastaroari buruzko informazio guztia ezagutu eta izena emateko, jo hona: