GIDA DIDAKTIKOA – DBHko 4. maila eta batxilergoko 1. maila
Gida didaktiko hau «Memoria, ikuspegi feminista lokal-global batetik, bizikidetza baketsua eraikitzeko tresna gisa» proiektuaren barruan sortu da. Mugen Gainetik da proiektuaren arduraduna, Baketik erakundearekin elkarlanean, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuta dago. Gida hau irakasleek bakeari
eta bizikidetzari buruzko arloan tresna gisa erabiltzeko proposatzen da. Ildo horretan, berritasun bat dakar, alegia, genero-ikuspegia barne hartzen duela eta bai toki-mailako bai mundu-mailako kasuak eta esperientzia-ekarpenak barne hartzen dituen ikuspena erabiltzen duela. Zehazki, Euskadiko eta Kolonbia, Guatemala eta El Salvador herrialdeetako kasuak aztertzen dira.
2024ko urria