Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2022

Iraupena: 124 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Alberto Rodriguez

Aktoreak: Miguel Herrán, Javier Gutiérrez, Jesús Carroza, Fernando Tejero, Xavi Sáez, Catalina Sopelana, Polo Camino, Alfonso Lara, Javier Lago, Iñigo Aranburu, Iñigo de la Iglesia, Victor Castilla, Javier Beltrán

Produkzioa: Atípica Films, Movistar Plus+

Modelo 77

Izenburu originala: Modelo 77

Sinopsia

Modelo Kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel (Miguel Herrán) kontulari gaztea kartzelan dago eta desfalkoren bat egiteagatik epaitu egin behar dute. 10 eta 20 urte bitarteko zigorrari egin behar dio aurre, neurriz kanpoko zigorra. Laster, Pino (Javier Gutiérrez) ziegakidearekin batera, amnistia bat eskatzeko antolatzen ari den preso-talde batekin elkartu da. Askatasunaren aldeko gerra hasi zen, eta Espainiako espetxe-sistema kolokan jarri zen. Gauzak kanpoan aldatzen ari badira, barruan ere egin beharko dute.

Gaiak: giza duintasuna, biolentzia, elkartasuna

  • Giza duintasuna. Presoen giza duintasuna nola mespretatxen den erakusten du filmak. Ongi ikusiak ez zeuden ekintzak edo ideologiak izan arren, ez zen haiekiko errespetua bermatzen. 
  • Biolentzia. Espetxeetan jasaten den errepresioa eta biolentzia fisikoa zein psikologia islatzen du pelikulak. Batez ere, presoek kartzelako funtzionarioen esku jasaten duten biolentzia eta hauek izan ditzakeen ondorioak. 
  • Elkartasuna. Amnistia orokorraren alde borrokatzeko, ezinbestekoa da presoen arteko laguntza ingurutatzen dien egoera larri horri aurre egiteko. Denak batera borrokatzen dute askatasuna bilatu nahian. 

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik

  • Giza duintasunari buruz: zer datorkizu burua “giza duintasuna” entzuterakoan? Zer da ezinbestekoa giza duintasuna babesteko? Guztion duintasuna bermatzen da? 
  • Biolentziari buruz: zer  motatako biolentziak ezagutzen ditugu gaur egun? Zergatik erabiltzen da biolentzia? Zertarako? Baligarria da?
  • Elkartasuna: zer da elkartasuna? Elkartasuna sortu behar dugu edo jada sortua dagoen zerbait da? Badauka indarrik eta erabilgarritasunarik elkartasunak? Esaterako, ze kasuetan?

… pelikularen ondoren 

  • Zer da alper eta gaizkinen legea? Denek gaizki jokatu izan zuten kartzelan egoteko? Nola deskribatuko zenuke garai hartako kartzelen egoera? Zer da amnistia? Kasu guztietan ezarri beharko zen? Zergatik? 
  • Zergatik zegoen justifikatuta funtzionarioek presoekiko ezarritako biolentzia? Biolentziarik bazegoen presoen artean? Zein zen funtzionarioen jarrera egoera horiena artean? Gaur egungo espetxeetan horrelako biolentziarik bada? Zer ematen dizute aditzera hitz hauek? : “Son 300 pesetas los sellos de la reclamación. Es el precio de la democracia”. Eraginkorrak dira Manuelek jartzen dituen salaketak? Zergatik? Zer esan nahi du Manuelek esaldi honekin? : “Este país es para los hijos de los dueños”. 
  • Ze eragina dauka COPELen borrokak? Ze estrategiak erabiltzen dituzte? Haien helburua lortzen dute? Kartzeletik kanpo eragina dauka? Manuelek jarrera berdina dauka istorioaren hasieran eta bukaeran? Zergatik? Ze faktore eragiten diote? (Itxaropena, mesfidantza, gezurrak, bakardadea…) Nolakoa da Pino eta Manuelen harremana? Zer ematen dio ihesaldiarekin hasi baino lehen? Zer esanahi dauka? Zein da poliziaren erreakzioa autobusean? Zergatik?
Scroll to Top