Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2006

Iraupena: 100 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: Shane Meadows

Aktoreak:

Thomas Turgoose, Stephen Graham, Jo Hartley, Andrew Shim, Vicky McClure, Joseph Gilgun

Produkzioa: UK Film Council, FilmFour, Big Arty Productions, Warp Films, Screen Yorkshire, Optimum Releasing, EM Media

This is England

Izenburu originala: This is England

Sinopsia
1983. urtea da, eta eskolen opor-garaia. 12 urteko Shaun mutiko bakartiak, kostaldeko herrixka ilun batean bizi denak, aita Malvinetako gerran galdu zuen. Oporraldian gizonezko-eredu berria ezagutuko du, «adoptatu» duten skinhead-taldearena. Lagun berrien bitartez, Shaunek festen mundua, lehen maitasuna eta Dr. Martins boten lilura ezagutuko du. Combo sartuko da bere bizitzan, bera baino zaharragoa den skinhead arrazista eta kartzelatik atera berria. Comboren bandak herriko etniak erasotzen dituen bitartean, Shaunek inozentziatik esperientziara eramango duen heltze-ibilbidea egingo du.

Gaiak
Nortasuna, bakardadea eta indarkeria

Nortasuna. Bere nortasuna definitzeko eta munduan bere lekua aurkitzeko gizakiak duen beharra erakusten du pelikulak.
Bakardadea. Bakardadearen mapa islatzen du istorioak. Bakardadearen aurrean gizakiak egiten duen ibilbidea, babes-bilaketa eta bilaketa horretan egindako akatsak deskribatzen ditu.
Indarkeria. Indarkeariaren jatorria, presentzia eta eragina erakusten du gizakiaren bizitzan.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Nortasunari buruz:
Zer da nortasuna? Nola osatzen da? Zergatik da garrantzitsua?
· Bakardadeari buruz: Nola egiten diogu aurre bakardadeari? Nola babesten dugu geure burua bakardadetik?
· Indarkeriari buruz: Zerk dakar indarkeria? Nola erantzuten diogu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola definitzen du bere burua Shaun protagonistak? Eta Combok?
· Pelikularen hasieran eta amaieran bakarrik dago Shaun. Zer aldatu da berarengan?
· Zein da Comboren erasoaren arrazoia?
· Zeren erakusgarri da banda edo lider bat bilatzea?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top