Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2011

Iraupena: 110 min.

Herrialdea: Erresuma Batua.

Zuzendaritza: Lynne Ramsay.

Aktoreak: Tilda Swinton, Ezra Miller, John C. Reilly, Jasper Newell, Siobhan Fallon, Ashley Gerasimovich, Rock Duer, Alex Manette, Leslie Lyles, Kenneth Franklin, Paul Diomede.

Produkzioa: Independent, BBC Films, Artina Films.

Tenemos que hablar de Kevin

Izenburu originala: We Need to Talk About Kevin

Sinopsia
Eva, bere buruarekin gustura bizi den emakumea, bidaia-gidak idatzi eta argitaratzen ditu. Urte asko dira Franklinekin (publizitatean lan egiten duen argazkilaria) ezkondu zela. Ia berrogei urterekin eta zalantza askoren ondoren, seme bat izatea erabaki du. Horrela jaiotzen da Kevin. Baina, hasieratik, zailtasunak sortzen hasi dira…

Gaiak
Familia, amatasuna, sufrimendua

Familia. hurbiltasunak, berotasunak, maitasunak eta samurtasunak edozein indarkeria mota neutralizatzeko orduan familia-harremanetan duten balioaz ohartzen laguntzen digu filmak. Segurtasuna sentiarazten diguten balioak azaltzen zaizkigu, besteekin konexio osasungarriak ezartzeko eta gure partaidetza-beharrak asetzeko.
Amatasuna. Oso eztabaidagarria den gai bati heltzen dio: ama baten erditze ondoko depresioari, eta puerperioaren fasea, uko egitez eta bakardadez betea, beharrezko laguntzarik ez dagoenean. Gogoeta egiten du emozioak kudeatzeak duen garrantziari buruz, osasun mentaleko arazoak sor ez daitezen.
Sufrimendua. Aipatutako emozioak, sufrimendua eta horrek eragiten dituen ondorioak kudeatzeko baliabiderik eza erakusten digu filmak.


Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Familiari buruz: Zer hitz lotzen dituzte “familiarekin”? Zer erantzukizun sustatzen ditu? Zer muga daude gaur egungo familia-bizimoduan?
· Amatasunari buruz: zer muga daude maitasuna eta samurtasuna eskaintzeko orduan? Non ikasten da hori egiten? Badago dilemarik pertsonalki garatzearen eta seme-alabak heztearen artean?
· Sufrimenduaren inguruan. Zerk elikatu dezake sufrimendua? Zerk lagun dezake hau gutxitzen? Zer da sufrimendua? Nola eragiten du harremanetan?

…pelikula ikusi ondoren
· Zer sentitzen du Evak semea haurtxoa denean? Zergatik? Nola definitzen duzu harremana senarrarekin? Nolakoak dira familia horretako lehen hilabeteak? Zergatik uste duzu?
· Nor da Kevinek gehien maite duen pertsona? Nola harrapatzen du bere gurasoen arreta? Zerbait falta zaio? Erantzuna baiezkoa bada, zer da? Zer adierazi behar du Kevinek? Nola? Zein dira filmean gehien irauten duten emozioak?
· Bada familian sufritzen duen inor? Zer sufrimendu hautematen dira? Zer ondorio dituzte? Zerk eragin du sufrimendu hori? Zer edo nork aldatu behar luke?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top