Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1942

Iraupena: 99 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Ernst Lubitsch

Aktoreak:

Carole Lombard, Robert Stack, Jack Benny, Felix Bressart, Lionel Atwill, Tom Dugan, Sig Ruman, Charles Halton, Stanley Ridges

Produkzioa: Ernst Lubitsh y Alexander Korda

Ser o no ser

Izenburu originala: To be or not to be

Sinopsia
Alemaniarrek hartutako Varsovia 1939an. Siletsky irakasleak, Gestaporen esanetara dagoen espia batek, Maria Tura izeneko aktoresa eder batekin izandako lakrikunkerien ondorioz, erresistentziako zenbait kolaboratzaileen izenak lortzen ditu. Joseph Tura, Hamleten antzezle eta Mariaren senarrak, egoera arriskutsu honi irtenbidea eman nahiko dio eta bere konpainiako aktoreen laguntzarekin, Ehrdardt koronelaren eta Siletskyren itxurak egingo ditu SSen kuartel negusia hartzeko.

Gaia
Totalitarismoa, antzerkia eta inbidia

Totalitarismoa. Pelikula Adolf Hitlerren totalitarismoari eginiko satira da, zinikoki eta biziki kontatzen ditu kaosa, nazismoa eta atzerriko herrialeen okupazioa.
Antzerkia. Istorioaren protagonista da antzerkia, taula-gaineko antzerkia eta bizitza errealeko «antzerkia», egoera zailetan aurre egiteko gizakiaren sormena islatzen duena.
Inbidia. Istorioak protagonisten arteko inbidia, jeloskortasun eta mesfidantzaren inguruan dihardu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Humoreari buruz: Humoreak arazoak erlatibizatzeko modua da ala haietatik ihes egitekoa?
· Segurtasunari buruz: Nola uztartu daitezke askatasuna eta segurtasuna?
· Jeloskortasunari buruz: Zeren adierazgarri da jeloskortasuna?

…pelikula ikusi ondoren

· Filmeko zein elementuk islatzen dute modu neurrigabean nazismo garaian agintarienganako «beharrezko obedientzia»?
· Kasualitatea al da Alemania nazionalsozialistako gobernu inbaditzailea Europa Hotelean kokatzea?
· Zein interpretazio egin daiteke Poloniako etorkizuna defendatzen eta erabakitzen duena antzerki-talde bat izatearen ideiaz?

Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top