Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 110 min.

Herrialdea: Erresuma Batua eta Alemania

Zuzendaritza: Gurinder Chadha

Aktoreak:

Pardinder Nagra, Keira Knightley, Jonathan Rhys Meyers, Anupam Kher, Archie Panjabi

Produkzioa: Deepak Nayar, Gurinder Chadha

Quiero ser como Beckham

Izenburu originala: Bend It Like Beckham

Sinopsia
Jessminder West Londonen, hiriko auzorik hinduenean, bere familiarekin bizi den hemezortzi urteko neska da. Gurasoek indiar emazte perfektua izan dadin hezi nahi dute, baina hark ez du gauza horietan pentsatzeko denborarik, futbolean jolastea beste interesik ez duelako. Nesken futbol-talde bateko jokalari den Julesekin elkartzeak bizitza aldatuko dio.

Gaiak
Generoa, kulturartekotasuna eta sexualitatea

Generoa. Gizonezkoei eta emakumezkoei egotzitako rolak eta, norberaren askatasuna ezarritako arau sozialen aurretik jarrita, horiek gainditzeko egindako borroka erakusten ditu pelikulak.
Kulturartekotasuna. Ezberdintasun kulturalak eta erlijiosoak bizikidetzan sorrarazten dituen gatazkak eta zailtasunak deskribatzen ditu filmak.
Sexualitatea: Istorioak sexu- eta afektibitate-erlazioen errealiatea eta gatazkak islatzen ditu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Generoari buruz: Ba al dira gizonezkoei edo emakumezkoei bakarrik dagozkien jarduerak? Zergatik?
· Ezberdintasunari buruz: Zergatik ezberdintasun kulturalek edota erlijiosoek askotan gatazka izaten dute emaitza bezala? Ezberdintasun hori aberastasuna izan daiteke egungo gizartean?
· Sexualitateari buruz: Nola egiten diegu aurre sexu- eta afektibitate- erlazioetatik sortzen diren gatazkei? Jarraitzen al du homosexualitateak, gaur egun, arazoa izaten?

…pelikularen ondoren

· Nolakoa izan beharko luke Jessek bere familiaren kanonen arabera? Gure mendebaldeko gizarteak ere badituen kanonak al dira? Zerk desberdintzen ditu Jess eta haren ahizpa?
· Beste leku batean bizita, jaioterriko ohiturak gorde ditzakegu? Zergatik? Nola?
· Nolako bilakaera du Jessek mutilekin duen erlazioan? Zer ikas dezakegu Jessek, Julesek eta Joek duten erlaziotik?

Baldo Calmaestraren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top