Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2003

Iraupena: 82 min.

Herrialdea: Afganistan

Zuzendaritza: Siddip Barmak

Aktoreak:

Marina Golbahari, Khawaja Nader, Arif Herati, Zubaida Sahar, Hamida Refar, Gol Rahman Ghorbandi

Produkzioa: Afganistan-Japonia-Irlanda koprodukzioa; Barmak Film, NHK, LeBrocquy Fraser

Osama

Izenburu originala: Osama

Sinopsia
Talibanen erregimenaren zapalkuntzapean, hamabi urteko neskato baten amak, medikua lanbidez, ospitaleko lana galdu du. Horrenbestez, ama-alaba, eta baita amona ere, beren etxeko preso bihurtuko dira; izan ere, emakumezkoak ezin dira bertatik atera ez bada «laguntzaile legal» baten eskutik, eta debekatua dute etxetik kanpo lan egitea bizimodua ateratzeko. Amak eta amonak plana prestatuko dute: ilea moztuko eta arropa aldatuko diote neskatoari mutikoarenak egin ditzan.

Gaiak
Emakumezkoa, giza eskubideak eta fanatismoa

Emakumezkoa. Talibanen erregimen zapaltzailearen ondorioz emakumezkoak Afganistanen bizi duen egoera deskribatzen du pelikulak. Errepresio horrek babesik eza eta infernu antzekoa dakarkie.
Giza eskubideak. Jaio edota bizi garen lekuaren arabera oso desberdina da giza eskubideen egoera eta haienganako errespetua, eta istorioak horixe erakusten du.
Fanatismoa. Fanatismoak dakartzan sarraskia, gehiegikeria eta injustizia erakusten ditu filmak. Jokabide horrek sinesmen edota uste sendo batengatik edozer gauza egiteko gai bihurtzen du bat.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Balioa duenari buruz: Nola deskribatzen dugu duguna, «normaltzat» jotzen duguna? Zor zaigun zerbait bezala bizi dugu ala eskubide gisa?
· Duintasunari buruz: Nolakoa litzateke geure bizitza dauzkagun eskubide eta askatasun horiek denak gabe?
· Fanatismoari buruz: Askotan iruditzen zaigu egia osoa dugula? Ba al da edozer gauza egiteko gai bihurtzen gaituen ezer?

…pelikula ikusi ondoren
· Nolakoa da protagonistaren eta haren familiaren bizitza? Nola bizi du egoera neskatoak? Nolako jarrera du amak eta amonak planeatu duten «alternatibaren» aurrean?
· Zeintzuk dira horrelako egoera sorrarazi duten arrazoiak? Nolako jarrera dute horren aurrean ospitaleko agurearen semeak, dendako jabeak edo neskatoaren ikaskideak?
· Zeintzuk dira protagonistak dituen aukerak?
· Zer da geuk hemendik emakumezkoaren egoera horren aurrean egin dezakeguna?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top