Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 132 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Clint Eastwood

Aktoreak:

Clint Eastwood, Hilary Swank, Morgan Freeman, Anthony Mackie, Jay Baruchel, Mike Colter, Lucia Rijker, Brian O´Byrne, Margo Martindale, Riki Lindhome

Produkzioa: Warner Bros. Pictures / Laskeshore Entertainment / Malpaso Productions

Million Dollar Baby

Izenburu originala: Million Dollar Baby

Sinopsia
Frankie Dunn boxeolari onenen entrenatzailea eta managerra izan da. Betearazi dien urrezko araua «guztiaren gainetik, lehenengo, zeure burua babestu» izan da. Lagun bakarra gimnasioa zaintzen dion Scrap boxeolari ohia du. Egun batean, boxeolaria izateko ametsa betetzeko asmo sendoz, Maggie Fitzgerald agertuko da Frankieren gimnasioan.

Gaiak
Ametsak, porrota eta maitasuna

Ametsak. Gizakiak bere ametsak betetzeko egiten duen bilaketa erakusten du pelikulak, eta horiek lortzeko gako bezala borrokatzeko eta gainditzeko ahalmena nabarmentzen ditu.
Porrota. Istorioak porrotaren mapa aztertzen du. Erabakiak hartzeko beldurra deskribatzen du, baita bizitzak ematen dituen kolpeei aurre egiteko modua ere.
Maitasuna. Pertsonak aldarazteko gai den maitasun-istorioa erakusten du pelikulak. Istorio horrek prozesua bizi du, eta norberaren burua besteari emanez, eta ez bestearen jabe eginez, heltzen da gorenera.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Konfiantzari buruz: Geure bizitzan maila emozionalean babesten gara? Zertan oinarritzen ditugu geure erabakiak: konfiantzan, kontrolatzen dugun horrek ematen digun segurtasunean?
· Porrotari buruz: Porroteko esperientzietatik ikasten al dugu? Emaitzen arrakastak ematen al dio zentzua egiten dugunari?
· Ametsei buruz: Bizitzak geure ametsak gauzatzeko eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen al ditugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulak paralelismoa egiten du boxeoaren eta bizitzaren artean. Kolpe bat emateko modu onena, batzuetan, izan al daiteke pauso bat atzera egitea? Ba al du horrek zerikusirik porrotarekin eta barkamenarekin?
· Amaieran Frankiek hautatu behar du: bere printzipioei leial izatea, gehien maite duen horri sendo heltzea edo maite duen horren borondatea onartzea. Zer erabakitzen du? Zergatik?
· Arrakastako istorioa dirudiena porrot bihurtzen da. Zer iradokitzen du pelikula-amaierak?
· Eddiek honakoa dio: «Nahiko ondo aritu naizela uste dut. Atseden har dezaket». Betetzen ez diren helburu eta amets horien aurrean, esaldi horixe erabil dezakegu guk geuk?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top