Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1997

Iraupena: 134 min.

Herrialdea: Argentina

Zuzendaritza: Adolfo Aristarain

Aktoreak:

Federico Luppi, Juan Diego Botto, Eusebio Poncela, Cecilia Roth, Sancho Gracia, Ana María Picchio

Produkzioa: Coproducción Argentina-España; Tornasol Films / Adolfo Aristarain

Martin (Hache)

Izenburu originala: Martin (Hache)

Sinopsia
Madrilen bizitzen 20 urte baino gehiago daramatzan Buenos Airesen jaiotako zine zuzendaria da Martin Echenique. Usadio familiarra jarraituz, semeak ere Martin du izena, baina denek Hache deitzen diote, bere aitarengandik ezberdintzen duen hizki horregatik, (H), zeinak nortasun propioa ukatuz kontrako ondorioa lortu duen. Hachek 19 urte ditu, eta amarekin Buenos Airesen bizi da. Ez du ikasten ezta lanik egiten ere; kalean dabil, bere gitarra elektrikoarekin rocka egiten. Bost urte pasa izan diren arren azkenekoz aita ikusi duenetik, agian nahitazko heriotza baten aurrean jartzen dion ezbehar baten ondoren berriro egiten dute topo. Martin berehala doa semearengana. Emazte ohiak Hacherentzat leku fisikorik ezta afektiborik ez duen familia berria osatu du. Honek Hache Martinekin bizitzea proposatzen dio. Madrilen Martinen amorantea den Alicia eta Martinen lagunik onena eta bakarra den Dante zain dituzte.

Gaia
Gatazkak, aukerak eta beldurrak

Gatazkak. Pelikula honetan askatasuna norberarekin gatazka lez azaltzen da. Maitatua izatearen eta maitatua sentitzearen arteko tentsioa lantzen du; kontzientziaz egin beharrraren eta konbentzioz egin beharraren arteko tentsioa.
Aukerak. Bizitza norberaren eskutan hartzeko, askatasuna ulertzeko edo maitasuna bizitzeko eta aukera bakoitzaren ondorioak bizitzeko modu ezberdinak azaltzen ditu.
Beldurrak. Pelikulan beldurrak ere agertzen dira. Kontrolatzen ez dugunarekiko beldurra, arriskuari, ziurtasun ezari… Beraz, bizitzaren zentzuaren hutsunearen aurrean dugun ahultasunaz dihardu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bakardadeari buruz: Zer da bakarrik egotea, eta bizitzaren aurrean bakarrik egotea?
· Bizitzari buruz: Zer eskatzen diogu bizitzari, eta zer egin behar dugu berarekin?
· Maitasunari buruz: Zein harreman dute maitasunak eta askatasunak? Maitasunak hauskorrak egiten al gaitu?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikularen bukaeran zergatik du Hachek Buenos Airesera joateko bat bateko irrika? Erantzuna nabarmena dela dirudi, baina zergatik egiten du Aliciak bere buruaz beste?
· Sufritzeak pena merezi al du, bizitzan arriskatzeak ba al du zentzurik? Maitatzera eta maitatuak izatera uko egiten al diogu, edo aske izateari sufritzeko beldurrez?
· «Maite nau, baina ezer gehiago ez» esaten duenean, zer aldarrikatzen du Hachek? Zein da maitatua izatea jakitea eta maitatua izatea sentitzearen arteko ezberdintasuna?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top