Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1953

Iraupena: 90 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Fritz Lang

Aktoreak:

Glenn Ford, Gloria Grahame, Jocelyn Brando, Alexander Scourby, Lee Marvin, Jeanette Nolan

Produkzioa: Columbia Pictures

Los sobornados

Izenburu originala: The Big Heat

Sinopsia
Bannion polizia-sargentua lankide baten itxurazko suizidioaren inguruan ikertzen ari da. Bat-batean, ikerketa bertan behera utzi dezan eskatuko diote. Bannionek bere kabuz jarraituko du ikertzen harentzat prestatutako leherketak bere emaztea hiltzen duen arte. Orduan dimititzea erabakiko du. Laster jakingo du horren guztiaren atzean Mike Lagana eta bere laguntzaile Vince Stone buru dituen hanpako mundu boteretsua dagoela. Stoneren neskalaguna, Debby, Bannionengana gerturatzen saiatuko da, eta Stonek aurpegia desitxuratua utziko dio. Mendeku gisa, Debbyk dakien guztia kontatuko dio Bannioni. Bi gizonak hil edo biziko dueluan borroka daitezen ekarriko du horrek.

Gaiak
Justizia, giza izaera eta kontzientzia

Justizia. Egoera injustu bati konponbidea aurkitzeko borroka deskribatzen du istorioak. Dilema baten tentsioen artean dabilen borroka: justizia edo mendekua.
Giza izaera. Gatazkako edozein egoeratan giza izaeraren joera gizatasuna galtzea dela erakusten du pelikulak, baina baita gizakiaren onena agertzea ere.
Kontzientzia. Zenbait muga gainditzearen edo kontzientziak etikotzat jotzen duen horrek baldintzaturik jardutearen artean aukeratzeak dakarren borroka eta prozesua kontatzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Mendekuari buruz: Shakespearek zioen mendeku-gosea ez dela asetzen mendekua gauzatu ondoren. Zergatik?
· Beldurrari buruz: Beldurra al da zenbait errealitate modu akritikoan onartzera garamatzana? Zer dakar beldur hori gainditzeak?
· Aldaketari buruz: Norbanakoaren aldaketak izan al dezake eraginik gizarteko mailan?

…pelikularen ondoren

· Bannionen ingurukoak saiatzen dira ikerketa alde batera utzi dezan konbentzitzen, baina bakarrik jarraitzen du. Zerk eginarazten dio aurrera guztiaren gainetik? Nola egiten du?
· Bannionen bilaketak etikaren muga gainditzen du. Nola mantendu daiteke jarrera etikoa momentu zailenetan? Nola hartu erabakiak? Zein erreferentek gidatzen gaituzte?
· Debby, Wilks eta beste zenbait istorioan zehar aldatzen dira. Zergatik? Zerk egiten du aldatu daitezen?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top