Sinopsia
Extremadura 60. hamarkadan. Paco eta Regula, beren hiru seme-alabekin, Nievesekin, Quircerekin eta Rosaritorekin, batera etxe apal batean bizi dira. Kortijoko jabeentzat egiten dute lan, eta beren esanak betetzen eta irainak jasaten dituzte kexatu gabe. Pacoren eta Regularen nahi bakarra bi seme-alaba gazteek ikasketak izan ditzaten lortzea da orain arte daramaten bizitza atzean utz dezaten. Rosaritok, alaba gazteenak, adimen-urritasuna du jaio zenetik, eta sehaskan dago beti. Familia horri Azarias gehituko zaio, Regularen anaia, inguruko kortijo bateko lanetik botatzen dutenean.
Gaia
Gizatasuna galtzea, irainak eta pobrezia
Gizatasuna galtzea. Ezberdinak diren horiek modu krudelean zapaltzera eramaten duen gizatasunaren galera deskribatzen du pelikulak.
Irainak. Istorioak protagonista den familiak egunerokoan jasaten dituen irainak ematen ditu ezagutzera. Gehienetan ez dira pairatzen duten beheramenduaz jabetzen, eta gatazkarik gabe onartzen dute.
Pobrezia. Pobreziak eta kultura ezak injustiziako eta zapalkuntzako testuinguruak sortzea errazten du. Testuinguru horiek, aldi berean, pobrezia eta haren ondorioak bultzatzen dituzte.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gizarte-bazterketari buruz: Gizarte-bazterketa pobrezia ekonomikoaz haratago al doa?
· Besteari buruz: bestea desberdin gisa ikusteak bizitza aukera gutxien duten horiekiko begirada mugatzen al du?
· Askatasunari buruz: Askatasunak baldintzarik izan dezake? Zergatik?
…pelikula ikusi ondoren
· Giro zapaltzailean bizi den eta urritasuna duen arren, Azarias pertsona libretzat har daiteke?
· Nekazari-familia osatzen dutenak baztertutako pertsonak direla esan daiteke? Zein lekuetan edota giroetan baztertzen dituzte? Zeintzuk dira bazterketa horren ondorioak?
· Protagonisten seme-alabek lortzen al dute kortijoan duten halabeharraz ihes egitea? Bizitza hobea lortzen dute?
Nieves Arangurenen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu