Sinopsia
Jaibok, gaizkile nerabeak, zentzategitik ihes eginda bere aspaldiko lagunekin bat egingo du Mexikoko auzo txiro batean. Egun batzuk beranduago Jaibok Pedro aurrean dela Julian hilko du, ustez bera giltzaperatzearen errua izan zuen mutila. Gertakari horretatik aurrera Pedroren eta Jaiboren patuak tragikoki lotuak geldituko dira.
Gaiak
Familia, indarkeria, lidergoa
Familia. Familia desegituratuetan eta ingurune zailetan jaio eta hazi diren gazteak erakusten dizkigu pelikulak. Askotan haurrak izanik helduen ardurak hartu behar dituzte.
Indarkeria. Pelikulako gazteak bizi diren pobrezia eta miseria testuinguruak bizirauteko indarkeriara bideratzen ditu hauetako batzuk.
Lidergoa. Pelikulan gazte batzuk beste batzuen gain duten eragina ikus daiteke, lidergo egokiarekin edo desegokiarekin.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Familiari buruz: Ze balio du familiak? Zer eragiten du haurtzaroan familiarik ez izateak?
· Indarkeriari buruz: Ze ondorio dakartza indarkeriak? Indarkeriak ba al du alternatibarik? Indarkeriaren erabileran testuinguruek eraginik ba al dute? Erabakigarria al da?
· Lidergoari buruz: Ze funtzio du lider batek? Lidergo egoki eta desegokirik ba al da? Ze ezaugarri dituzte?
…pelikula ikusi ondoren
· ¿Zer esan nahi du izenburuak? Nolakoak dira mutilen familiak? Nolakoa da Pedroren eta bere amaren arteko harremana? Zergatik? Bera kalean egotearekin zer ikusirik ba al du?
· Pedrok dio «Ondo portatu nahi dut baina ez dakit nola». Inguruak baldintzatzen al du bere portaera? Ba al du beste aukerarik? Lortzen al du? Zergatik?
· Nolako lidergoa du Jaibok? Nolakoak dira Jaiboren eta Pedroren arteko harremanak? Eta Pedroren eta Ojitos-en artekoak? Zergatik jokatzen dute modu bortitzean pertsonaia batzuk? Zergatik ordea beste batzuk ez? Zeren araberakoa da? Testuinguru honetan elkartasunak lekurik ba al du?
Pello Srasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu