Sinopsia
Santa, José eta Lino iparraldeko hiri bateko untzioletako langile ohiak dira. Egoera laboralari eta pertsonalari aurreegiteko hirurak edade zailean daude, berrogi urteren bueltan. Lino bere irudia aldatzen saiatzen da, gazte itxura hartzeko, José emaztearen aurrean hutsaren urrengoa ez sentitzen saiatuko da, eta Santa bere ideialen eta errealitate gordinak osatzen duten atakan ezbaian dago, aurrera ekiteko.
Gaia
Langabezia, etsipena eta adiskidetasuna
Langabezia. Ontzigintzaren sektorearen berregituraketak eragin zuen langabeziaren arazoa lantzen du pelikulak.
Etorkizun segururik gabe, inguratzen dituen errealitatearen aurkako borrokan diharduten protagonisten bizitza estaltzen duen etsipena deskribatzen du pelikulak.
Adiskidetasuna. Pelikulan zehar laguntza, ondoan egote eta elkarlan modura adierazten den adiskidetasuna aurkezten da.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Berregituraketa industrialari buruz: Berregituraketa industrialak zein ondorio ekarri zituen hiri eta herri askotan?
· Langabeziari buruz: Nola bizi dira egoera hau bizi duten pertsonak? Zein sentimendutan daude murglduta? Eta hauen familiek, nola egiten diote aurre egoerari?
· Bakardadeari buruz: Zer esan nahi du bizitzan bakarrik egoteak? Zer ulertzen dugu bakardadeaz?
…pelikula ikusi ondoren
· Protagonista bakoitzarengan zein eragin du langabeziak? Nola egiten diete aurre honi?
· «Kontua ez da ea jainkoarengan sinesten dugun, ea Jainkoak gugan sinesten duen edo ez baizik…, nik uste nigan ez duela sinesten, ez eta zuengan ere». Zer esan nahi du?
· «Txitxarra eta inurria»ren ipuna nola interpretatzen du Santak?
Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu