Sinopsia
Jean-Dominique Bauby Frantziako Elle aldizkariko erredaktore nagusi karismatikoak enbolia masiboa du 1995ean. Koman 20 egun eman ondoren esnatzen denean “gatibotasun-sindromea” duela jabetuko dira. Paralizatua dago guztiz, ezin da mugitu, eta ezin dezake hitz egin, ezta jan ere. Ezta arnasarik hartu laguntzarik gabe. Bauby gatibu da haren gorputzean. Ezkerreko begia kliskatuz bakarrik komunikatu daiteke kanpoko munduarekin. Egoera horretara ohitzera beharturik, Baubyk mundu berria asmatuko du.
Gaiak
Oroimena, sinboloak, inkomunikazioa
Memoria. Pelikulak oroitzapenak eta ahanztura lantzen ditu. Batetik zenbaiten ahanzturaren aurka borrokatzeko esfortzuak aurkezten dizkigu, bestetik hainbatek lehen bait lehen ahazteko duten beharra edo zerotik oroitzapenak sortzeko beharra ere azaltzen ditu. Baina ahaztea eragotzi ezin dezakegun moduan, oroimena behartu ere ezin dugu egin. Oroimenak bere bidea eta erritmoa jarraitzen ditu, gure borondateaz haratago.
Sinboloak. Objetu berak esanahi guztiz desberdinak izan ditzake aurkezten den testuinguruaren, nork begiratzen duen edo nork jasotzen duenaren arabera. Honakoa lorez beteriko filma da. Pertsonaiek loreak erabiliko dituzte hitzez esaten ez dakiten hori adierazteko.
Inkomunikazioa. Izaera itxia duten pertsonaiak azpimarratzen ditu filmak. Bizitzaren aurrean orientazioa galduta dabiltza eta heuren ingurukoentzako hurbilgaitzak suertatzen dira.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik
….kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da
….ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten
….eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera
……pelikula ikusi aurretik
· Oroimenari buruz: Ze errito eta ospakizun erabiltzen ditugu hildako pertsona maiteen oroitzapena bizirik mantentzeko? Posible al da min ematen digun oroitzapen bat nahita ahaztea?
· Loreen sinbologiari buruz: Zein da lore-sorta baten esanahia? Testuinguruaren arabera bere esanahia alda liteke? Zer iradokitzen dizu bidaltzaile anonimo baten lore-sorta bat jasotzeak? Eta errepide ertzean utzitako lore-sorta batek?
· Inkomunikazioari buruz: Benetan ezagutzen al ditugu gurekin bizi diren pertsonak?
…pelikula ikusi ondoren
· Nork bidaltzen dizkio astero loreak Aneri? Ze helbururekin? Nola erreakzionatzen du Anek? Eta bere inguruak? Zerk bultzatzen du Ane aldiro errepide ertzean loreak uztera? Zer adierazten dute lore horiek?
· Nola erreakzionatzen du Terek bere semearen heriotzaren aurrean? Bere helburua lortzen al du? Zer iradokitzen dizu honako esaldiak? “pertsona bat gure oroimenetik desagertzen denean hiltzen da”.
· Zein da Lourdesen jarrera bere bikotearen heriotzaren aurrean? Zergatik jokatzen du horrela? Bere helburua lortzen al du?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu