Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1988

Iraupena: 120 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Stephen Frears

Aktoreak:

Glenn Close, John Malkovich, Michelle Pfeiffer, Swoosie Kurtz, Keanu Reeves, Uma Thurman, Mildred Natwick

Produkzioa: Norma Heyman, Hank Moonjean

Las amistades peligrosas

Izenburu originala: Dangerous Liaisons

Sinopsia
Frantzian, Iraultza baino zenbait urte lehenago, Merteuilko markesa (Glenn Close) bertute handiko eta begirunea merezi duen emakumetzat jotzen dute zirkulu aristokratikoetan. Baina, benetan, maisua da ustekerian eta intrigako artean. Valmonteko bizkondeak kontu horietan duen abilezia markesarenaren antzekoa da, baina haren fama oso bestelakoa da. Izan ere, kezkarik gabeko emakumezale xarmangarritzat jotzen dute. Sona hori baliaturik, markesak aspaldiko zor bat kitatzeko kontuzko misio bat uzten du haren esku: markesaren amorante izandako batekin birjina izanik ezkonduko den Cécile de Volanges (Uma Thurman) gaztea eta diruduna seduzitu behar du. Valmontek, ordea, beste helburu bat du: Marie de Tourvel (Michelle Pfeiffer) seduzitzea, bere fideltasunagatik eta bertuteagatik ezaguna dena.

Gaia
Ustelkeria, emozioak eta gatazka

Ustelkeria. Pelikulak bertutezko eta inozentziako edozein aztarna usteltzen saiatzeko joko arriskutsua eta dekadentea deskribatzen du.
Emozioak. Emozioen kontrolaren dinamikan oinarritutako jokoagatiko eta intrigagatiko zaletasuna kontatzen du. Jokoan irauteko ezinbestekoa da sentimenduen gatazka kontrolatzea.
Gatazka. Istorioak gizakiena denaren, bertutearen eta ustelkeriaren artean sortzen den gatazka eta borroka erakusten digu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Intrigari buruz:
Intrigak eta jokoak plazera sorrarazten al digute? Zergatik?
· Kontrolari buruz: Geure emozioak eta izakera kontrola ditzakegu?
· Maitasunari buruz: Maitasunak ahul egiten gaitu? Indartsuago egiten gaitu? Aske egiten gaitu?

…pelikula ikusi ondoren

· Zerk jokarazten die hala Merteuilko markesari eta Valmonteko bizkondeari? Zergatik egiten dute egiten dutena?
· Zer aldatzen da Merteuilko markesa eta Valmonteko bizkondea bukatzen duten moduan amai dezaten? Zein da, baldin balego, beren jokoaren tranpa?
· Bi pertsonaiek berdin amaitzen dute? Zergatik?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top