Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2006

Iraupena: 137 min.

Herrialdea: Alemania

Zuzendaritza: Florian Henckel-Donnersmarck

Aktoreak:

Ulrich Mühe, Martina Gedeck, Sebastian Koch, Ulrich Tukur, Thomas Thieme, Hans-Uwe Bauer, Volkmar Kleinert, Matthias Brenner, Charly Hübne

Produkzioa: Wiedemann & Berg Filmproduktion / Bayerischer Rundfunk / Arte / Creado Film

La vida de los otros

Izenburu originala: Das Leben der Anderen

Sinopsia
Weisler kapitaina Stasiko, Alemaniako Errepublika Demokratikoko erregimen komunistako polizia sekretu ahalguztiduneko, kide ezin trebeagoa da. Baina, 1984an Georg Dreyman idazle sonatuak eta Christa-Maria Sieland aktore ospetsuak osatzen duten bikotea espiatzeko agindua ematen diotenean, ezingo du inolaz ere imaginatu misio horrek nolako eragina izango duen bere bizitzan.

Gaiak
Etika, bakardadea eta enpatia

Etika. Giza izaeraren berezko kontraesana eta hutsegitez beteriko bide luzea gaindituz, gizakiak etikoa dena egiteko duen gaitasuna erakusten du pelikulak.
Bakardadea. Pelikulak existentziaren bakardadea eta ideia batekiko atxikimendua zentzu-bilaketa bezala eta bakardade horri emandako erantzun gisa erakusten ditu.
Enpatia. “Besteak” pertsonarengan duen eragina islatzen du. Eragin horrek besteen bizitzen bidez norberaren istorioa aurkitzeko bidea eman dezake eta, horrenbestez, askatzeilea izan.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Kontraesanari buruz: Guztiz koherenteak al gara geure bizitzan? Zergatik?
· Ideologiari buruz: Ideia batek geure bizitza eta geure askatasuna baldintza dezake? Geure ideologiak zalantzan jartzeko eta berriz ere formulatzeko gai al gara? Zerk ahalbidetzen du hori?
· Benetako izateari buruz: Zer esan nahi du norbera den bezalakoa izateak? Zergatik ematen digu beldurra? Nola eragiten du inguruak geure istorioan?

…después de la película

· Nolakoa da Gerd Wieslerren, Georg Dreymanen eta Christa-Maria Sielanden bizitza? Zer dute ezaugarri bezala?
· Christa-Mariak Gerdi honakoa esaten dio: “Zu ere haiekin oheratzen zara. Zergatik egiten duzu? Izan ere, zu ere suntsi zaitzakete, talentua eta fedea izanagatik. Haiek erabakitzen dute zein den interpretatu beharrekoa, zeinek antzezten duen eta zeinek zuzentzen duen”. Zergatik esaten dio hori? Zer esan nahi du? Zergatik jokatzen du Christa-Mariak amaieran egiten duen bezala?
· Zergatik laguntzen die Gerdek Georgi eta Christa-Mariari? Zerk ahalbidetzen du bere baitan gertatzen den aldaketa?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top