Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 134 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Spike Lee

Aktoreak:

Edward Norton, Philip Seymour Hoffman, Barry Pepper, Rosario  Dawson, Anna Paquin, Brian Cox, Paul Diomede, Tony Devon

Produkzioa: Spike Lee, Tobey Maguire, Julia Chasman y Jon Kilik

La última noche

Izenburu originala: 25th Hour

Sinopsia
Atzerako kontaketa hasi da: Monty Brogan askatasuna galtzear dago. 24 ordu barru kartzelan sartuko da zapi urteko kondena luzea betetzera. Manhattango errege izandako Montyk agur esan beharko dio ezagutzen duen bizimoduari, New Yorkeko klub esklusiboenen ateak zabaldu zizkion, eta, aldi berean, gehien maite zuten lagunengandik urrunarazi zuen bizimoduari. Askatasunezko azken egunean, Monty aldean utzitako aitarekin berriz ere egoten, eta Jacob eta Slaughtery gazteetako bere lagunik onenekin elkartzen saiatuko da. Naturelle neskalaguna ahaztu gabe. Baliteke hark salatu izana Monty poliziaren aurrean. Monty ez dago ziur ezertaz… baina denbora amaitzen ari zaio, eta erabakia hartu beharrean dago.

Gaiak
Konfiantza, erantzukizuna eta itxaropena

Konfiantza. Filmak harreman pertsonalen errealitatea eta horietan konfiantzak betetzen duen papera deskribatzen ditu. Loturak apurtzea edo sendotzea eragiten duten arrazoiak erakusten ditu.
Erantzukizuna. Iraganaren eta hartutako erabakien zamak bizitakoaren erantzukizunarekin aurrez aurre jartzeko edo ez jartzeko dilemara nola garamatzan erakusten du istorioak.
Itxaropena. Filmak etorkizun hurbil zailari zaion beldurra erakusten du, eta, aldi berean, etorkizun berri baten itxaropena, iragana onartzea eta orainari aurre egitea eskatzen duen prozesuaren bidez.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Erantzukizunari buruz: Zer gertatzen da norbait bere ekintzen erantzule egiten ez denean? Horrek ba al du eraginik bere bizitzan? Eta inguratzen dutenen bizitzan?
· Konfiantzari buruz: Ba al dago adiskidetasunik konfiantzarik gabe? Komunikazio falta mesfidantzaren arrazoietako bat al da?
· Itxaropenari buruz: Zer da itxaropena? Zerk laguntzen digu egoera zailetan itxaropenari eusten?

…pelikula ikusi ondoren

· Monty salatu dute. Nola eragiten du neskalagunarekin duen harremanean nork salatu duen ez jakiteak? Neskalagunaren susmoa baldin badu, zergatik ez dio galdetzen? Ba al dago konfiantzarik harremanean?
· Zerk eramandu du Monty dagoen egoerara?
· Montyk hiru aukera ditu: buruaz beste egitea, ihes egitea edo zigorra betetzea. Zergatik aukeratzen du zigorra betetzea? Eta ihes egitea aukeratu izan balu?
· Filmaren hasieran Montyren lehen asmoa txakurra akabatzea da sufritu ez dezan, baina salbatzea lortzen du. Ba al dago parekotasunik Montyri gertatzen zaionarekin?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top