Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2001

Iraupena: 96 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Frank Pierson

Aktoreak:

Stanley Tucci, Kenneth Branagh, Colin Firth, Barnaby Kay, Ben Daniels, David Threlfall, Jonathan Coy, Brendan Coyle, Ian McNeice

Produkzioa: Coproducción USA-GB; HBO Films

La solución final

Izenburu originala: Conspiracy

Sinopsia
1942ko ekainaren 20an juduen arazoari eman beharreko azken soluzioa plafinikatzeko nazien alderdiko buruzagiek eta Alemaniako gobernuko ofizialek ezkutuko bilera egin zuten. Pelikula hau Wannseeko Konferentziaren gainean egindako berregite historikoa da. Horretan Reinhard Heydrich izan zen buru, S.S.-en generala eta hirugarren Reicheko segurtasunaren arduraduna. Bilera hartan erabaki zuten sei milioi lagun hiltzea, Holokaustoa bezala ezagutzen duguna, alegia.

Gaia
Gorrotoa eta beldurra

Gorrotoa. Zein da sei milioi judu hiltzeko gai izatera heltzeko gatazka bati gizatasuna ken diezaiokeen eta maila horretaraino aberetu dezakeen mekanismoa? Besteari, kasu honetan juduei, beren giza izaera kentzeak egin zuen zilegi Holokaustoa.
Beldurra. 15 lagunek erabakitzen dute sei milioiren etorkizunaren gainean. Alemaniako gizarteko estamentu desberdinen ordezkariak dira. Pertsona horien arteko erlazioen bidez, gertatutakoaren aurrean Alemaniako gizarteak erakutsitako isiltasuna aztertzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Holokaustoari buruz: Zer da Holokaustoa? Zeintzuk izan ziren bere ondorioak?
· Dogmatismoari buruz: Gatazka batean defendatzen dugun horren balioak justifikatzen al du norbaiti min ematea?
· Sufrimenduari buruz: Zeintzuk dira bestearen sufrimenduaren aurrean pertsonaren sensibilitate eza justifikatzen duten mekanismoak?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola da posible Wannseen hartutako erabakien hoztasuna eta azalkeria?. Nola liteke hori?
· Pelikulan zehar sei milioi judu «garbitzea» arazo teknikoa da. Inolaz ere, dilema morala. Naziek judutarrekiko zein ikuspegi zuten?
· Wilhelm Kritzinger doktoreak egin ezin daitezkeen gauzak daudela dio, ekintza oro gizartea legitimatzen duen legeetan (Nurenbergeko legeak) oinarritu behar dela. Baina zer gertatzen da lege horiek ez badute pertsonen duintasuna bermatzen eta kausa bat legitimatzen saiatzen badira?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top