Sinopsia
Amerika, XVIII. mendean. Iguazuko ur-jauzietatik gora dagoen oihan tropikalean aita Gabriel jesuitak gurutziltzatutako jesuita baten bideari jarraituko dio, bere fedea eta txirula ez den beste ezer berarekin eramanda. Guarani indiarrek kidetzat onartuko dute, eta Gabrielek San Carloseko misioa eratuko du. Haren jarraitzaileei Rodrigo Mendoza gehituko zaie, esklaboen trafikatzaile ohia, mertzenarioa eta hiltzailea. Erredentzioa bere biktimak izandakoen artean aurkituko du, eta jesuita egingo da. Denboraldi baten ondoren, zatitu egingo dituzte bertakoen independentziaren aldeko bataila dramatikoan dituzten kontrako jarrerek.
Gaiak
Gatazka, erredentzioa eta espiritualtasuna
Gatazka. Istorioak itxuraz irtenbiderik ez duten gatazken konplexutasuna erakusten du. Konplexutasun horrek geure buruarekin eta kontzientziarekin aurrez aurre jartzen gaitu, eta aukeratzera behartzen.
Erredentzioa. Gizakiaren erredentzio-prozesua aztertzen du. Akatsek, mugek, alhadurak eta kulpak ez ezik, umiltasunak eta ausardiak ere markatutako ibilbidea.
Espiritualtasuna. Istorioak bizitza konfiantzan, esperantzan eta maitasunean bizitzeko aukera egitea erakusten du, erlijiotik haratago. Erabaki horrek kontrola eta menpera dezakeen horretatik haratago dagoenari zabaltzea eskatzen dio gizakiari.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gatazkari buruz: Nola egin diezaiokegu aurre irtenbiderik ikusten ez diogun gatazka bati? Zer egin dezakegu?
· Erantzukizunari buruz: Bizi dugun errealitatearen erantzule al gara? Egiten ditugun aukerek ba al dute eraginik?
· Zentzuari buruz: Zein errealitateek ematen diote zentzua geure bizitzari?
…pelikula ikusi ondoren
· Nolakoa da eta nola bizi da Rodrigo Mendoza? Nola egiten dio aurre bere anaiaren hilketari? Zerk egiten du alhadurari eta kulpari aurre egin diezaien?
· Nola eta nondik egiten diote aurre aita Gabrielek eta aita Rodrigok guaraniak misiotik kanporatu izanari? Ba al da beste alternatibarik?
· Pelikularen amaieran Elizako ordezkariak honakoa dio: «Guk geuk egin dugu horrelakoa mundua. Nik neuk egin dut horrelakoa». Geure aukerek ba al dute pisurik?
Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu