Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2007

Iraupena: 112 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Julian Schnabel

Aktoreak:

Mathieu Amalric, Emmanuelle Seigner, Marie-Josée Croze, Anne Consigny, Patrick Chesnais, Niels Arestrup, Olatz Lopez Garmendia

Produkzioa: Pathé Renn Productions / France 3 Cinéma

La escafandra y la mariposa

Izenburu originala: Le scaphandre et le papillon

Sinopsia
Jean-Dominique Bauby Frantziako Elle aldizkariko erredaktore nagusi karismatikoak enbolia masiboa du 1995ean. Koman 20 egun eman ondoren esnatzen denean “gatibotasun-sindromea” duela jabetuko dira. Paralizatua dago guztiz, ezin da mugitu, eta ezin dezake hitz egin, ezta jan ere. Ezta arnasarik hartu laguntzarik gabe. Bauby gatibu da haren gorputzean. Ezkerreko begia kliskatuz bakarrik komunikatu daiteke kanpoko munduarekin. Egoera horretara ohitzera beharturik, Baubyk mundu berria asmatuko du.

Gaiak
Gaixotasuna, giza izaera eta esperantza

Gaixotasuna. Pelikulak gaixotasuna etorkizuneko ateak ixten dituen errealitate gisa, eta bizitzaren gaineko galderak berriz ere planteatzera behartzen duen erabateko muga bezala erakusten du.
Giza izaera. Istorioa giza izaeraren baitara egindako bidaia da, muturreko egoeretan benetako balioa zerk duen antzemateko esfortzuak dakartzan gainditze- eta biziraupen-gaitasunera egindakoa.
Esperantza. Mugen gainetik eta, paradoxikoki, mugek ahalbideturik sortutako bizitza eta esperantza erakusten ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Giza izaerari buruz: Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk egiten gaitu gizaki?
· Benetako balioari buruz: Nolakoa da geure errealitatea? Dugunaren gaineko kontzientzia al dugu?
· Esperantzari buruz: Zerk ahalbidetzen du esperantzaz bizi gaitezen?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola egiten dio aurre Baubyk gertatzen zaionari? Nola aldatzen da haren mundua? Nolakoa da pertsona maiteekin duen harremana?
· Zerk egiten du jasaten duen muturreko egoerari aurre egin, eta bizitzen jarraitzeko borondateari eutsi diezaion? Zerk egiten du bizitzarenganako gogoa mantendu dezan?
· «Orain neure bizitza porrot txikien segida izan delako inpresioa dut (…) Itsu edo gor nengoen edota ezbeharraren argia beharrezkoa nuen neure benetako ezbeharraz jabetu nendin?» Nola liteke mugak errealitate berri baterako, eta, zenbaitetan, esperantzarako irekitasuna ahalbidetzea eta eragitea?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top