Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 128 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Laurent Cantet

Aktoreak:

François Bégaudeau, Nassim Amrabt, Laura Baquela, Cherif Bounaïdja Rachedi, Juliette Demaille

Produkzioa: Haut et Court

La clase

Izenburu originala: Entre les mur

Sinopsia
François frantseseko irakaslea da auzo gatazkatsu bateko institutu zail batean. 14 eta 15 urte bitartekoak dira bere ikasleak. Elkarrizketa sutsuak izaten ditu Esmeraldarekin, Souleymanerekin, Khoumbarekin eta gainontzeko ikasleekin. Baina demokraziaren ikaskuntzak arrisku handiak dakartza. François eta institutuko beste irakasleak ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen ari dira. François argi eta garbi mintzatzen zaie ikasleei, eta horrek harritzen ditu, baina irakaslearen zentzu etiko zorrotza kolokan jarriko da gazteak bere metodoak aintzat ez hartzen hasten direnean.

Gaiak
Hezkuntza, autoritatea eta etika

Hezkuntza. Hezkuntzako lanak dakarren erronka erakusten du filmak; mugen eta askatasunaren, diziplinaren eta konfiantzaren eta giza izaeraren berezko ertzen arteko etengabeko tentsioa.
Autoritatea. Zalantzan jarriko ez dutelako beldurrik izan gabe errespetua eta konfiantza irabaztea nahi duen autoritatearen bilaketa deskribatzen du; inposatzen ez den autoritatea.
Etika. Gauzak modu desberdinean egiteko ahalegina erakusten du istorioak, modu eraikitzaileagoan eta etikoagoan; zalantzez, ondo egindakoez eta akatsez beteriko ahalegina.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Hezkuntzari buruz: Zer da garrantzitsuena hezterako garaian? Zer da hezkuntzari eskatzen dioguna? Nolako pertsona-mota lortzera bideratu behar da?
· Autoritateari buruz: Zer dakar autoritatea erabiltzeak? Zein desberdintasun dago autoritatearen eta autoritarismoaren artean?
· Etikari buruz: Nola egiten diogu aurre erantzun egokiena zein den ez jakiteak sorrarazten digun beldurrari? Zein da lehentasuna egoera horietan? Zer egin dezakegu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nolakoa da François irakasle bezala? Zein da bere ezaugarri nagusia? Zer lortu nahi du bere ikasleekin? Lortzen al du? Zergatik?
· Zergatik du Souleymanek jokabide hori gelan? Egokia al da bere kasuari François-ek eta institutuak eman dioten erantzuna? Gauzak modu desberdinean egin zitezkeen? Zergatik? Nola?
· Nolakoa da Wei (txinatar jatorriko ikaslea)? Zergatik dago arduratua haren aita berarekin? Zer esaten dio François-ek? Zergatik?
· Berriz ere ikusi irakasleek arauei eta zigorrei buruz hitz egiten duten bilera jasotzen duen eszena. Zer da egokiena? Zergatik?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top