Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1961

Iraupena: 104 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: William Wyler

Aktoreak:

Audrey Hepburn, Shirley MacLaine, James Garner, Karen Balkin, Fay Bainter, Veronica Cartwright.

Produkzioa: United Artists

La calumnia

Izenburu originala: The children´s hour

Sinopsia
Karen eta Martha neskatoentzako eskola esklusibo bateko zuzendariak dira. Jasotako zigorragatik mendekua hartu nahi duen ikasle maltzur batek kasualitatez entzundako komentario bat erabiltzen du irakasleei jokabide gaitzesgarria leporatzeko. Eskandaluzko esamesak azkar zabaltzen dira eskola guztian zehar, eta horiek ondorio larriak eta trajikoak ekartzen dituzte.

Gaia
Kalumnia, ezintasuna eta gatazka

Kalumnia: Pelikulak gezur batek duen botere suntsitzailea erakusten du, zeinak bizia har dezakeen eta edozeinen existentzia hankaz gora jarri.
Ezintasuna: Gezur baten, haren ibilbidearen eta ondorioen aurreko babes ezak sortzen duen ezintasuna eta frustrazioa kontatzen du filmak.
Gatazka: Arazo larri batek sortzen dituen tentsioak eta gatazkak deskribatzen ditu, izan ere, erlazioak aldatu egiten dira zentzu batean edo bestean.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gezurrari buruz: Nola defenda ditzakegu gure buruak gezur baten aurrean?
· Konfiantzari buruz: Nola berreskura dezakegu galdutako konfiantza? Borondate kontua al da?
· Gatazkari buruz: Nola bizi dugu erreduntasuna?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer dakar kalumniak Karenen, Martharen eta Joeren bizitzetara?
· Zergatik esaten dio Marthak Kareni «Zure bizitza hondatu dut, baita nirea ere»? · Zergatik dago horren etsia? Zergatik egiten du buruaz beste?
· Nola darama Joe doktoreak bere emaztegaiak bizi duen egoera? Zergatik bereizten dira?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top