Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2010

Iraupena: 93 min.

Zuzendaritza: Mikel Rueda

Aktoreak:

Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estíbaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde, Sara Cozar, Garbiñe Insausti, Teresa Calo, Patxi Santamaria, Aitor Beltra, Eric Probanza

Produkzioa: Baleuko

Izarren argia

Izenburu originala: Izarren argia

938ean Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen rankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.

Gaiak
Itxaropena, maitasuna eta memoria

Itxaropena. Muturreko egoeretan itxaropenari heltzeko beharra azpimarratzen du pelikulak gizakia borrokatzen jarraitzera bultzatzen duen bide bakar, argi bakar gisa.
Maitasuna. Pelikulako protagonistek amaren maitasunaren doakotasuna adierazten dute beren seme-alaben ongizatea beren ongizatearen gainetik  jartzera eramaten dituena, oso erabaki mingarriak hartzea dakarren arren.  
Memoria. Pelikulak memoria-ariketa erakusten du; gerra-egoeretan emakumeek bizi dituzten zailtasunak, borrokak eta bizipen dramatikoak gogoratuz.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Giza duintasunari buruz: Zer esan nahi du? Zer dakar? Pertsona guztiek bere giza duintasuna al daukate, beren ideologia politikotik eta erlijiosotik haratago? Gerrak errespetatzen al du giza duintasuna?
· Fanatismoari buruz: Zer gertatzen da ideologia edo erlijioa helburu bilakatzen direnean? Nola jokatzen dugu geure uste sendoekin bat ez datozenekin?
· Memoriari buruz: Berradiskidetzean, iraganeko gertakariak berreskuratu behar al ditugu edo ahaztu egin behar ditugu? Zergatik?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer gertatzen da pedroren eta Victoriaren artean? Maitasun-harremana al da? Pedrok Raulen egoera ezkutatzen al dio? Nola? Zergatik? horrelako egoera batean nola jokatuko zenuke?
· Panterak eta Sor Angelesek zergatik torturatzen dituzte preso dauden emakumeak? Zer lortu nahi dute krudelkeri horrekin? Beren ekintzak zalantzan jartzen al dituzte?
· Emakume batzuk zergatik jartzen dira beren seme-alabak ematearen kontra? Jesusak zergatik egiten du? Zerk eramaten du hori egitera?
· “Ezin da inor behartu sinestera”. Sagrarioren hitzek zer dakarkizute?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top