Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2009

Iraupena: 134 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Clint Eastwood

Aktoreak: Morgan Freeman, Matt Damon, Tony Kgoroge, Julian Lewis Jones, Adjoa Andoh, Patrick Mofokeng, Matt Stern, Leleti Khumalo, Marguerite Wheatley, Scott Eastwood

Produkzioa: Warner Bros Pictures / Spyglass Entertainment / Malpaso Productions / Revelations Entertainment

Invictus

Izenburu originala: Invictus (The human factor)

Sinopsia
John Carlin-en liburu baten (Playing the enemy) moldaketa da. 1990. urtean, aske jarri ondoren, Nelson Mandela bere herrialdearen Presidente izatera heltzen da eta «Apartheid»-aren indargabetzea agintzen du. Gehiengo beltzaren eta gutxiengo zuriaren artean berradiskidetze-politika bat sustatzea zen bere helburua. 1995. urtean, Sudafrikan ospatu zen Errugbiko Munduko Kopa erabili zuen buruzagi beltzak nazio-batasuna eraikitzeko.

Gaiak
Apartheid-a, berradiskidetzea, pazientzia

Apartheid-a. Filmak «apartheid» gisa ezagutzen den gizartearen estratifikaziorako sistemaren ondorioak deskribatzen ditu. 1992. urtera arte Hegoafrikan biztanle beltzen aurkako diskriminazio arrazista eragin zuen estatu-politika honek.
Berradiskidetzea. Hainbat ikuspegi apalak eta idealistak izanagatik ere, eremu politikoetatik haratago eta itxuraz kontrakoa iruditu arren, gizarte batek barnean berradiskidetzerako aukera zabalak izan ditzakeela erakusten du filmak.
Pazientzia. Jasapenak eta iraunkortasunak zoritxarrari aurre egiten nola laguntzen dutenaren adibidea da pelikula.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Apartheid-ari buruz: Zer da apartheid-a? Nola deskribatuko zenuke? Zer iruditzen zaizu? Beste leku batzuetan horrelako edo antzeko egoerak bizi izan direla edo bizi direla uste duzu?
· Berradiskidetzeari buruz: Zer da berradiskidetzea zuretzat? Gatazka batean bi alde bereizten edo banatzen dituen zerbait bi aldeak batzeko gai dela uste duzu?
· Pazientziari buruz: Nola egiten diegu aurre zailtasunei eta sufrimenduei? Pazientziarik izaten al dugu ala haserrea edo samina bezalako sentimenduak gailentzen zaizkigu?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulan ikusitakoaren arabera, Hegoafrikako biztanleak berdin tratatzen ziren? Eskubide berak zituzten? Zergatik? Ze aurreiritzi/etiketa ziren nagusi?
· Zergatik kartzelaratzen dute Nelson Mandela? Zerk laguntzen dio kartzelan horrenbeste urtez bizirauten? Lasaitasunak, esperantzak, esfortzuak edota iraunkortasunak ba dute zerikusirik? Kartzelatik irtetzean ze jarrera azaltzen du kartzelaratu zutenenganako? Gorroto edo mendeku desiorik azaltzen al du? Zein erabaki hartzen ditu? Zergatik?
· Zein oztopo aurkitzen ditu Nelson Mandelak bere planak gauzatzeko? Zerk uste duzu ahalbidetzen duela azkenean oztopoak gainditzea?

Iker Usonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top