Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2011

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Eric Toledano / Olivier Nakache

Aktoreak:

François Cluzet, Omar Sy

Produkzioa: Nicolas Duval-Adassovsky, Laurent Zeitoun, Yann Zenou

Intocable

Izenburu originala: Intouchables

Sinopsia
Gertakari errealetan oinarritutako komedia. Elkar inoiz aurkitu behar ez zuten bi gizonezkoei buruzko istorioa: trafiko-istripu batean zauritutako aristokrata bat eta Pariseko auzo pobre bateko gazte bat, bere laguntzaile bilakatu eta bizitzeko gogoak berreskuratzen lagunduko diona.

Gaiak
Desberdintasuna, adiskidetasuna eta harremanak

Desberdintasuna: Pelikula honetan kontrako bi mundutatik abiatzen gara non klixeak apurtzen diren desberdintasunek eskaintzen dizkiguten ikaskuntza-, enpatia- eta umiltasun-aukerei lekua uzteko.
Adiskidetasuna: Giza arimaren biziraupenaren bazterretara egindako bidai bat da pelikula, beren egoerarengatik gizarteak baztertutako bi personekin. Bidaian zehar energiaz eta umorez betetako adiskidetasuna aurkituko dute, “ukiezin” bilakatuz.
Harremanak: Aurreiritziek eta desberdintasunek (arrazagatikoak, sozialak edo fisikoak) harremanetarako sorrarazten dituzten zailtasunak erakusten ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Desberdintasunei buruz: Zergatik jartzen diegu zenbait pertsonei “desberdinaren” etiketa? Urritasun fisikoa edo psikikoa duen pertsona bat edo gizartean baztertua dagoen bat gugandik desberdina al da? Zertan bai eta zertan ez? Onartzen al ditu gizarteak desberdintasunak?
· Adiskidetasunari buruz: Non oinarritzen dugu adiskidetasuna? Zer baloratzen dugu lagunengandik? Oso desberdinak diren bi pertsona lagun izan al daitezke?
· Harremanei buruz: Aurretik juzgatzen al ditugu pertsonak? Zeren arabera? Aurreiritziek ba al dute eraginik harremanetan? Nola?

…pelikula ikusi ondoren
· Nola ikusten du errealitatea Philippe-k? ¿Eta Driss-ek? Ezagutzen direnean, nola ikusten du Driss Philippe-k? Eta Philippe Driss-ek? Zerbait partekatzen al dute?
· Nolakoa da beren arteko harremana? Lagunen arteko harremana al da? Lanekoa? Interesatua? Nola aldarazten ditu elkar ezagutzeak? Zer eskaintzen diote elkarri?
· Nola ikusten dute besteek beren harremana? Onartzen al dute? Driss-enganako aurreiritzirik ba al da? Driss-enganako jendearen jarrera aldatzen ari al da? Zergatik?

Elena Arambarriren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top